Eusko Alkartasunaren bozeramailea Eusko Legebiltzarrean, Rafael Larreina, elkarrizketatu da gaur Montrealen Québec-eko gobernuko Kanadari dagokizkien gaien arloko ministroa den Jean-Pierre Charboneaurekin. Rafael Larreinak ministro honi Eusko Jaurlaritzak egindako “Elkarbizitzarako itun berri bat” proposamenaren edukina azaldu dio eta, baita ere, Eusko Alkartasunak marko juridiko-politiko berri baterantz joan beharrari buruz egiten dituen planteamenduak.

Bilera hau bukatu ondoren, Eusko Alkartasunaren Legebiltzarreko bozeramaileak “Quebec-eko esperientziak, indarkeria betirako desagertaraztea lortzen badugu , Euskadirentzako beste marko juridiko-politiko bat posible dela frogatzen digu” adierazi du. Guztia posible da indarkeriarik gabe eta eszenatoki berri horretan alderdi politiko guztiok gai izan beharko ginen “independentzia bai / independentzia ez” eztabaida desdramatizatzeko eta eztabaida politikoa, negoziazio eta gizarteak duen nahiaren errespetuaren bitartez bideratu. Euskadin independente edo ez independente izateaz , egoera hori hiritarren nahia era demokratiko eta baketsuaz adierazten bada, ez dela ezer ere gertatzen guztiok onartzeko gai izango garen egunean, egun horretan bertan behin-betiko urratsa emango dugu Euskal Herriaren normalkuntza eta bakegintzaren prozesuan” adierazi du.

Rafael Larreinaren ustez “Quebec erreferente ona da Euskadirentzako, zeren eta, Eusko Alkartasunak betidanik defenditu duen bezala, biolentziarik gabeko eszenatoki batean, bide politikoetan oinarrituta era bakarra da autodeterminazioaren eskubidea politikagintzan inplementazio praktiko bat edukitzeko, nahiz eta testu konstituzionaletan idatzita ez egon”

”Arrazoi honengatik Euskadik subiranotasuna sakontzearen bidea jorratzeko –jarraitu du Larreinak- ETAren desagertzean eta giza eskubideen errespetuan oinarritutako iraultza lasaia behar du, iraultza bat herriaren aniztasuna onartzen duena, iraultza bat ideia eta proiektu politiko desberdinak planteatzeko orduan berdintasun eraginkor egoera batean konkretatu behar dena eta, azkenik, iraultza bat bai indar politiko oro eta baita erakunde guztiak Euskal hiritarren borondatea, era demokratiko batean adierazita, onartzera konprometitzen dituena. Baina iraultza lasai honek estatu mailako alderdiei exijitzen die, Quebec-eko alderdiek hiritarren nahia arazorik gabe onartzen duten bezela, euskal hiritarren erabaki demokratikoak onartu eta errespetatzea”.

Aste honetan zehar Legebiltzarreko bozeramaile eta Eusko Alkartasunako Euskadiko Batzorde Eragileko kideak Québec-eko gobernuko hainbat departamentuekin lan-bilerak burutzen ari da. Hau guztia “Quebecois Alderdiaren” kongresua dela eta gonbidatu moduan, Europako Aliantza Askatuko beste alderdietako batera, Quebecen dagoela aprobetxatuz antolatu da.

Jatorria: Rafael Larreina