EAK zerga-politikaren garrantzia nabarmendu du eta foru erakundeei kritika egin die askotan arlo horretan espainiar Estatuaren politikari jarraitu baino ez diotelako egiten.

Espainiar Gobernuak Kontzertu Ekonomikoa blindatzea onartu du aurrekontuak aurrera ateratzeko botoak behar zituelako bakarrik, salatu du EAk. Horren inguruan izandako prozesua ez zen beharrezkoa izango, PSOEk eta PPk behingoz EAEko Kontzertua eta Nafarroako Konbenioa Euskal Herriari dagozkion eskubideak direla onartu balute, ez direla Estatuak emandako pribilegioak.

Zerga-arloan Euskal Herriak duen burujabetza aldarrikatu ondoren, EAk foru erakundeek arlo horretan askotan Estatuko politikari jarraitzen diotela deitoratu du. Zerga-politikak ezinbesteko tresna dira egungo krisi ekonomikoari aurre egiteko eta, beraz, EAk justizia sozialean sakontzeko balio behar duten zerga-politikak sustatzeko eskatu die aldundiei.

Jatorria: Eusko Alkartasuna