Mattin Etxepare, EA Iparraldeko Lehendakaria Batasuneko kideen aurkako polizia operazioa gaitzetsi dute Iparraldeko Eusko Alkartasunak.

EA kezkaturik azaldu da Batasuneko hamalau kideren
atxiloketarengatik. Haritza Camblong Iparraldeko EAko eledunak atxiloketak
gaitzetsi ditu, eta gogoratu du Batasuna legezkoa dela Frantzian.

 

Camblongek gogoratu du atxilotutakoak politikariak direla
eta, beraz, haien atxiloketekin trabatu egiten dela euskal gizartearen zati
baten jarduera politikoa. EAko eledunaren ustez, ETAren azken atentatuei
emandako erantzuna dirudi Batasunaren aurkako sarekadak. «Gisa horretako
polizia operazioak zorroztasun eta froga gutxirekin egiten dira».

Jatorria: Eusko Alkartasuna