Asteon jaio da ‘ingurumena.net’ Euskal Autonomi Erkidegoan
Garapen Jasangarrirako erreferentzia izan nahi duen web-orria.
Sabin Intxaurragak
zuzentzen duen Eusko Jaurlaritzaren Lurralde Antolamendu eta Ingurumen Sailak
sustatutako atari honen bidez, garapen jasangarriarekin zer ikusia izan eta
gure lurraldean gauzatzen diren ekimenak ezagutu eta eurotan parte hartu ahal
izango du.
Gainera, antzeko
web-orrietararako sarbidea eskaintzen du, Europar Batasunekoetara batez ere;
hortaz, Euskal Herriko garapen jasangarriari buruzko informazio guztia eta horretan
parte hartzeko aukera emateaz gain, internetek garapen jasangarriari buruz eskaintzen
dituen bestelako informazio guneetara heltzeko tresna eraginkorra da
web-orri berri hau.
Beharrezkoa den
informazio guztia nahiz berritasun edota azken berriak eskuratzeko, sarbide
zuzena eskaintzera dator ‘ingurumena.net’ web-orria, munduko gunerik
estrategikoenetan nahiz gure lurraldean, garapen jasangarriari dagokionez, informazio
eguneratua eskuratu ahal izateko.
Bestelako dokumentu
interesgarri batzuk ere, estrategiari lotutakoak, eskaintzen dira bertan, halanola,
EAE-ko ingurumenaren diagnostikoa nahiz Jasangarritasunerako Konpromisoa,
Europako, Britainia Handiko edo Espainiako estrategiak.
Web honek eskueran
jarritako ‘link’ edo loturek, EB-ren web-orrira, datorren abuztuan
burutzekoa den Johannesburgoko batzarrekora, euskal udalen Tokiko Agenda 21
delakora, ┬ůsartzeko bidea eskaintzen du, hots, mundu osoan, garapen jasangarriei
eta ingurumen politika berriei lotutako guztia eskueran jartzen du.
Sarearen erabiltzaileak
zuzenean jaitsi edo inprimatu ahal izango ditu dokumentuok. Era berean, datozen
hilabete eta urteotan, Eusko Jaurlaritzak jasangarritasunerako diseinatutako
ingurumen estrategiaren baitan ezarri dituen helburuak neurtuko dituzten
adierazleen bilakaeraren jarraipena egin ahal izango da. ‘ingurumena.net’
atariko lehen orrian, atal berezituan agertuko dira adierazle horiek.

Jatorria: Eusko Alkartasuna