Lorena López de Lacalle, Eusko Alkartasunako Nazioarteko Politiken idazkaria Kurdistanen dago, Diyarbakirren, kurduen Aberri Eguna –Newroz- ospatzeko. Kurdistaneko eragile sozial eta politikoekin bilduko da López de Lacalle, bizi duten egoera zaila hobeto ezagutzeko, eta Eusko Alkartasuna eta HDP alderdiaren arteko harremanak ere estutuko ditu.

HDPk gonbidatuta joan da hain zuzen López de Lacalle, eta Europako Aliantza Librea ere ordezkatzen. Bisitaren ostean Eusko Alkartasunak HDPrekin duen lan harremanarekin jarraituko du, Euskal Herria eta Europan herri kurduari ahotsa emateko.

Eusko Alkartasunako ordezkariak herri kurduaren egoerak “Europaren begi bistaren aurrean okerrera” egiten ari dela ikusi du eta “Daeshen aurka Kurdistango herriak eta borrokalariek izan duten ausardia goraipatu bada ere, Erdoganen errepresio bortitzaren aurrean” ez dela ezer egiten salatu du. Horixe izan da Pervin Buldan, HDKko presidente berriaren (aurreko bi presidenteak kartzelan daude duela bi urte baino gehiago) hitzaldiaren ardatza: Erdoganen inpunitatea salatu du eta Europa horren aurrean isilik dagoela esanda, bere herriarentzat eta Turkiarentzat ere demokrazia eskatu du.

Newroz 2018