Datozen hauteskunde orokorrak baino lehen trafiko eskuduntzaren transferentzia hitzartu dezala eskatzea onartu zuen atzo Nafarroako Parlamentuko Osko Bilkurak, PPren kontrako botoekin. Maiorga RAmírez izan zen gai honetan EH Bilduko bozemailea eta hauteskunde giroan erori beharrean “eskuduntza lortzeko lan” egiteko deia egin zuen, “guztioi interesatzen zaigu eta”.

Izan ere, egun Guardia Zibilak duen trafiko eskuduntza osoa Foru Poliziari ematea proposatzen duen proposamenaren eztabaida hauteskunde giroan eman zen. Horren aurrean, Nafarroari kendutako eskubuntza eskuratzeko indarrak biltzeko proposamena egin zuen Ramírezek: “Hiritarrei zerbitzu hobeagoa emango zaio horrela, hemendik kudeatzen dugunean hobeto egiten baitugu”.