Gazte Abertzaleak-ek bere elkartasuna adierazi nahi dio Eusko Alkartasunako zuzendaritzari eta erakundea sortu zeneko jorratu duten bideari jarraitzeko GA-ek bere indarrak gehitu nahi ditu

Gazte Abertzaleak-ek bere elkartasuna adierazi nahi dio Eusko Alkartasunako zuzendaritzari eta erakundea sortu zeneko jorratu duten bideari jarraitzeko GA-ek bere indarrak gehitu nahi ditu. Gazte erakundeak subiranotasunaren aldeko indarren elkartzearen alde egindako apostua, bakezale eta aurrerakoiak edonolako indarkeria gaitzesten dutenak eta hurrenez- hurren, gure nazio eskubideeak gureganatzeko aukera ematen digun estrategia egokia deritzo, batez ere beraien burua abertzaletzat duten beste alderdien inmobilismoari aurre egiteko.
GA-en aburuz, Eusko Alkartasunatik azken egunotan atera diren kideen interesa pertsonalak, alderdiak dituen helburuei beraien onura pertsonala hobesten zuten. Hau dela eta, ulergarria gerta dakiguke kargu publiko batzuek bere postuak mantentzeko egiten duten defentsa. GA-ek ez du ahantzi nahi, alderdi berriaren sorrera EAren barne ematen ari ziren adostasun negoziaketen bitartean egin zela.
GA-ek hauteskundeetan lortutako kargu guztiak EA-ren barne jarraitu behar dutela uste osoa du; kargu publikoak ezin dira inoiz banakako pertsonei lotu. Azkenik, GA-ek Euskal Herriaren aldeko lan bateraturako deia egiten du, arazo gehiagorik ekarriko ez dituen kide batzuen irteera alde batera utzita. Izan ere, aberria ulertzeko eta bere alde lan egiteko modu desberdinetan oinarritutako irteera baita.

Jatorria: Gazte Abertzaleak