Joseba Gezuraga, EH Bilduko batzarkidea eta EAkideak Ezkerraldea-Meatzaldeako Parke Teknologikoaren proiektuari buruzko azalpenak eskatu dizkio gaur Bizkaiko Batzar Nagusietan Foru Gobernuari.

EH Bilduk Ezkerraldearen industrializazioaren aldeko apustua egiten du, Gezuragak azpimarratu duenez, zonaldeak ondorio sozial eta ekonomikoak izan dituen desindustrializazio prozesuaren ondoren. Oso proiektu antzerakoa aurkeztu den hirugarren aldia dela kritikatu du batzarkideak baina ez Foru Gobernuak ezta Lakuakoak ere ez dute zehaztasunik ematen eta hamabi urte eta gero gauzatu gabe jarraitzen duela. “Berriro ere proiektu bera saltzen digute eta edozein egunetan lehen harria jarriko dute baina oraindik ere ez dago horri buruzko zehaztasunik, eta industria tradizionalak galdu ostean behar larriak dituen zonaldea da”, adierazi du Gezuragak. Batzarkidearen galderak erantzun gabe utzi ditu foru diputatuak.