Atzo arratsaldean Eusko Alkartasunako Batzorde Eragilea bildu zen. Bilera horretan, aztertu beharreko gaietako bat Miren Aranoaren sarrera izan zen, sendatu eta alta medikoa jaso ondoren, afiliazioari berriki bidali zion gutunean iragarri bezala.

Horrela, gutun horretan jaso zuen bezala, Miren Aranoak Eusko Alkartasunako Nafarroako Lurralde Koordinatzaile gisa jarraitzen du eskubide eta betebehar guztiekin, eta bere eskuduntzetako bat Batzorde Eragileko kide izatea da.

Ildo horretan, Batzorde Eragileko kideak poztu egiten gara bere osasuna berreskuratzeaz, eta, beraz, ongietorria egiten diogu Batzorde Eragilera, bertan Nafarroako lurraldea ordezkatu ahal izateko, 2017an aukeratu zuen bezala.