Oso berri ona da ETAren komunikatua Eusko Alkartasunako militanteontzat. Hasieratik bakezaleak izan gara eta urte asko eta oso gogorrak daramatzagu BAKEAren alde lan egiten, esparru ezberdinetatik eta herri ikuspegiarekin.
Bigunak garela aurpegiratu digute askotan, baina bakeak biguntasuna eta malgutasuna behar du. Eta gaur, euskal gizarteak hamarkadetan egin dituen keinu eta hitzekin pozten gara.
ETAk autokritika egiteagatik eta eragin duen mina eta bidegabeko ekintzak aitortzeagatik pozten gara, baita ere elkarbizitza eraikitzeko agertu duen enpatia beharragatik ere.
Burua beste aldera begira jartzeko unea da; ez dezagun aukera hau pasatzen utzi, eta gatazka armatuaren zauriak, guztiak, osatzeko garai berria eraiki dezagun guztion artean, eta jar gaitezen gatazka politikoari buruz eztabaidatzen, beti ere bakearen kulturatik.
Eusko Alkartasunak euskal gizartea orokorrean zoriondu nahi du, baita Lokarri, Foro Soziala. Bakearen Bidea, Bakearen Artisauak,… mugimenduak eta egoera honetara iristea posible egin duten milaka pertsonak ere.
Aurrerapauso guztiak positiboak dira, keinu orok laguntzen du eta jarrera malgutasunak hurbilketa posible egiten du. Eusko Jaurlaritzak, Espainia eta Frantziako gobernuek bake prozesua martxan jartzeko ardura hartzea espero dugu, non “lege antiterroristak” eta “salbuespen neurriak” negoziazioagatik ordezkatuak izango diren eta sakabanaketa eta urruntze politikak bertan behera geratuko diren, eta tokatzen denaren aurrean maila eman dezaten ere espero dugu; bakean bizi den herri librea eraikitzeko denbora dator orain.