Europako lehenengo Kultur Eskubideen Legea onartu du gaurko Osoko Bilkuran Nafarroako Parlamentuak. Legea kulturaren kontzeptuan paradigma aldaketa suposatuko du Legeak, jendarteak kulturaren eskubide aktibo eta pasiboa duela onartu eta esparruak beste eskubideak sortzeko duen gaitasuna azpimarratuz.

Miren Aranoa, Nafarroako EAko koordinatzaileak eta EH Bilduko legebiltzarkideak bere hitzaldian esan duenez, Gobernuko alderdien eta PSNren aldeko botoekin onartu den Legeak “kultura oinarrizko eskubide bezala definitzen du, eta pertsona guztiek dituzten eskubide kulturalak arautzen ditu, bere esanahirik zabalenean eta esparruan dagoen aniztasuna kontutan hartuta”. Gaurtik aurrera, esan du legebiltzarkideak, “Nafarroako hiritar guztiei onartzen zaien eskubidea da”.

EH Bilduk kulturak “garapena eta pentsamendu kritikoa garatzeko duen ahalmena kontutan hartu” behar dela uste du, baita “nortasuna sortu eta gizartearen kohesiorako duen balioa ere”, adierazi du eta Legearen garrantzia azaldu du: “Kultur eskubideak giza eskubiderik ahaztuenak izan dira, eta gaur onartutako legeak aurrekari bakarra du, Mexikon, baina Nafarroakoak aurrerakoiagoa eta zabalagoa da”.