Anjeles Iztueta Azkue. Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Sailburua.

Edozein arduradun politikoren eginbeharra izan behar du arau-baldintza egokiak ezartzea eta beharrezko ekintzaei ekitea eremu guztien garapena bermatu ahal izateko. Azken hilabeteetan, Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Sailak batere erraza ez den lan bat hasi du: legebiltzarrean euskal unibertsitate-sistema eratuko duen lege bat aurkeztea. Lege horren helburua argia da: euskal unibertsitatea sustatuko duen bai eta unibertsitate bera Europako eremuan barneratzea sustatuko duen eremu legegilea ezartzea. Unibertsitateak funtzio nagusi bat du gizarte garatuetan: ikerketa eta goi mailako prestakuntza zein prestakuntza aurreratua. Gure ingurune aldakor eta lehiakorrak testuinguru berrietara egokitzera behartzen gaitu bai eta gure herrialdean unibertsitate lehiakor eta erakargarria izateko beharrekoak diren neurri guztiak ezartzera ere. Beharrezkoa da eztabaida horri ahalik eta seriotasunik eta eraginkortasunik handienarekin aurre egitea; ez da eztabaida antzuetarako garaia ezta partiduen interesei lehentasuna emateko ere; galdera bati erantzuna ematen saiatu behar gara: Nola hobetu ditzakegu gure unibertsitateak?

Hasteko, jakinarazi behar dugu gure unibertsitate-eremua Europa dela. Funtsezkoa da Europako eremua integraziorako eta jarduteko eremu natural gisa sustatzea. Irakaskuntza-baldintzak eta jarduerak Boloniako adierazpenera egokitu behar ditugu, Europako unibertsitateen ezagutza euskal unibertsitatetan sustatzea bai eta euskal unibertsitate-eremua Europa unibertsitate-eremuan sustatzea ere. Ikasleak, irakasleak eta ikertzaileak leku batetik bestera mugiarazteko ekintzak beharrezkoak dira. Legeak eskaintzen dizkigun aukera guztiekin euskal unibertsitate-sistema Europako goi mailako irakaskuntza sisteman barneratzea bilatzen dugu, erreferentzi marko eta langileak eta profesionalak mugitzeko eremu gisa.

Europa euskal unibertsitateak jarduteko eremu gisa planteatzeak eskatzen du Zientziako, Teknologiako eta Berrikuntzako Europako Espazioan barneratzea, horretarako nazioarteko lan eta ikerketa sareetan parte hartuz eta Europako finantzazio-iturri eta fondo-publikoak eskuratuz.

Errealitate horretara egokitzeko, ezinbestekoa da Euskal Unibertsitate-sistema bat eratzea; horretarako Euskadiko Unibertsitate Kontseilua sendotu eta indartzeak aukera ona eskaintzen digu proiektu komunak ezartzeko, euskal gizarterako helburu estrategikoak lortu ahal izateko. Abiapuntua honako hau litzateke: Autonomia Erkidegoan egoitza duten unibertsitate guztiek osatzen duten unibertsitate-sistema oso gisa ulertu behar ditugu unibertsitateak. Unibertsitate publiko eta pribatuen edo elizaren artean maila juridikoan dauden desberdintasunek ezin dute elkar ulertzeko oztopo izan; unibertsitate horiek guztiek euskal gizartean zerbitzu on bat eskaintzen dute, prestakuntza, ezagutze eta ongizatea handitzeko. Guztiei, nahiz eta oso desberdinak izan, aitortu behar dizkiegu betetzen duten funtzio soziala. Euskadiko Unibertsitate Kontseilua oinarrizko pieza bat da sistema hori diseinatzeko. Halaber, beharrezkoa da harremanak eta elkarlana sustatzea euskara erabiltzen duten beste unibertsitateekin, horrela euskararen erabilera indartzeko baita unibertsitateko irakaskuntzan ere. Azken finean, gizartearen zerbitzuan oinarritutako sistemaren aldeko apustua egiten dugu; goi mailako unibertsitateko irakaskuntzaren zerbitzu publikoa, irakaskuntzaren, ikasketaren, prestakuntza iraunkorraren, ikerketaren eta ezagutzen eta teknologien joan-etorriaren bidez. Balio demokratikoetan eta giza eskubideen errespetuan oinarritutako hezkuntzatik, unibertsitate-sistemaren helburua -eta sistema bera osatzen duten kide guztien helburua-, publikoa, pribatua zein elizakoa izan, euskal gizartearen garapen ekonomikoaren, zientifikoaren eta kulturalaren alde lan egitea da, bai eta kohesioaren eta herritarren ongizatearen alde ekitea ere.

Europako testuingurura egokitzeko, beharrezkoa dugu gure unibertsitatean errealitate eleanitza sustatzea. Euskara betiko finkatu behar dugu unibertsitatean erabiltzeko hizkuntza gisa, beste hizkuntzen erabileraren garrantziarekin batera, batez ere Europan barneratze erabatekoa lortu ahal izateko. Ezinbestekoa da eleaniztasuna sustatzea irakaskuntzaren eta ikerketaren eremuetan.

Europako helburuarekin koherentzia izateak unibertsitatearen eremuan hainbat hizkuntzen erabilerarekin konpromisoa hartzera eraman behar gaitu. Eleaniztasunik gabe ez dago nazioartekotasun eraginkorrik.

Egokitzeko prozesu horrek guztiak unibertsitate-sistema malgu eta ireki bat izatera behartzen gaitu. Baliabide publikoak irakaskuntzarako eta ikerketarako erabiltzean, nahikotasun, helburu eta arduren printzipioetan oinarritu behar da; giza baliabideen egiturak malguagoa izan behar du. Beharrezko bideak ezarri behar ditugu unibertsitateko eta gizarteko beste instituzio eta erakundeen artean jario dinamikoak egon daitezen. Unibertsitateak autonomoa izan behar du kudeaketan, eta nahikotasun, eraginkortasun eta kalitatearen hobekuntzaren printzipioen arabera jardun behar du. Gobernuak, berriz, garapen autonomiko hori garatu behar du zenbait programa abian jartzeko akordioak ahalbidetuz.

Bukatzeko, kalitatearen printzipioan oinarritutako euskal unibertsitate-sistema behar dugu. Kalitatea bera printzipio bat izateaz gain, Euskal Unibertsitate Sistemak izan behar duen etengabeko hobekuntzarako metodo bat ere bada. Kalitatea ikuspuntu gisa eta tresna gisa sustatu behar dugu irakaskuntzaren, ikerketaren eta kudeaketaren eremu guztietan. Gure ustez, kalitatearen aldeko apustua egiteko ezinbesteko elementua Ebaluaziorako eta Akreditaziorako Euskal Agentzia abian jartzea litzateke. Kalitatearen promozioa eta bermea gizarte eskaeran etengabeko egokitzera zuzendu behar dira bai eta unibertsitateko prestakuntzaren eskaeretara eta prozeduren etengabeko hobekuntzara ere. Promozio eta kalitatearen bermerako lerro horri unibertsitate bakoitzari dagokio, baina ezinbestekoa da zertifikaziorako prozesu independenteak kalitatea bermatzeko.

Azken finean, herrialde honetako, Euskal Herriko beharrei erantzutea bilatzen duen lege baten aurrean gaude eta hori kalitatearen, modernizazioaren eta nazioartekotasunaren parametroetan egin nahi du.

Jatorria: Anjeles Iztueta