EH Bilduren birsortze prozesua eta EAren Biltzar Nagusian onartutako proposamenak martxan jartzea izango dira lan esparru nagusiak
Donostian ekainaren 3 eta 4ean egindako Biltzar Nagusian aukeratutako Eusko Alkartasunako Nazio Batzorde Eragile berriak lehen bilera egin du gaur Gasteizko Alkartetxean. Hautatutako idazkaritzetako arduradunez gain, herrialdetako koordinatzaileek eta Batzordean presentzia duten erakundeetako arduradunek ere parte hartu dute.
Batzorde Eragile berriaren lehentasunetako bat izango da hurrengo larunbatean, hilaren 17an osatuko den EH Bilduren birsortze prozesua. Zentzu horretan, Batzorde Eragileak Kongresuaren prestaketa eta garapenean parte hartuko du.
Bestetik, Batzorde Eragileak Eusko Alkartasuna indartzeko Biltzar Nagusian onartutako proposamenak ere lehentasuna du. Herrialde eta tokiko exekutiba eta koordinadoreak hautatu eta gero garatzen hasiko dira proposamenak.