Eusko Alkartasunaren ustez ETAk behin betiko armagabetzearen inguruan hartu duen erabakiak, datorren apirilaren 8an gauzatuko dena, “ardura eskatzen die alderdi eta erakundeei”. Eusko Alkartasunaren iritziz, armagabetzea berri “positiboa da, gizarteak orain dela denbora asko espero zuena”.
Eusko Alkartasunak “armagabetzearen alde lan egin duten gizarte zibileko pertsonei” eskerrak eman nahi dizkie, “zeintzuk testuinguru zail batean lan egin duten, non espetxe zigorra jasateko arriskua izan duten, Luhusoko atxiloketetan ikusi zen bezala”.
ETAk iragarritakoaren aurrean, “arduraren” ordua dela azpimarratu du Eusko Alkartasunak, eta euskal alderdi eta erakundeei eta Espainia eta Frantziar estatuei armagabetzea “ez oztopatzeko” deia egin du: kontrakoa, lagundu behar dute.
Armen garaia itxita eta etorkizunari begira, deialdi bikoitza egin du Eusko Alkartasunak, Batetik, Espainiar estatuari kartzela politika aldatu dezan, ez alderdiak “gauza batek bestearekin zer ikusirik duelako, baizik eta Madrilgo Gobernuak berak biak lotu dituelako”. Bestetik, ETAri: “azken urratsa desegitea dela argi dago, eta lehen bait lehen izatea da onena”.