Eusko Alkartasunako gazte erakundeak Patxi Lopezen gobernuari eskatu dio “gizartearen aurrean kontuak eman ditzala” Eusko Jaurlaritzak Gernikako estatutuaren onarpenaren 30. urteurrena ospatzeko antolaturiko ekitaldi eta ospakizunen gastuengatik. Erakunde abertzale ezkertiarrak “hermetismo” adibide garbia ikusten du gobernuaren jarreran, ez baitio gizarteari ospakizunen prestakuntzak eta ospakizun berak suposatu duen ordainketen berri

eman nahi.
“Hemerotekara joatearekin ikusiko dugu nola esaten zuten legegintzaldi hasieran sozialistek aurreko gobernuak aurrekontuak baldintzatu zituela eta era berean eurek diru publikoa esturaz eta zintzotasunez kudeatuko zutela” gogoratu dute Gazte bertzaleaketik. “Orain ikusi dezakegu nola prentsako titular haiek gezurretan oinarritutako beste marketing kanpaina bat besterik ez ziren, eta nola aldarrikatzen zuten “estura eta zintzotasuna” eslogan merkeak besterik ez ziren, adierazi du erakunde abertzaleak.
Gazte Abertzaleakek “bete ez den” estatutuaren ospakizunek suposatu duten diru publikoaren “zarrastelkeria” kritikatzen du. Egoera hau “irrespontsabilitate instituzionala” dela adierazi dute gazte erakundetik, honen aburuz, ausarkeria bat baita handikeri horren erakustaldia gure gizartean hainbeste pertsonek hain gaizki pasatzen ari direnean. Horregatik Gazte Abertzaleaketik funtsezkoa ikusten dute ospakizunen koste totala lehenbailehen argitu dadila eta Patxi Lopezi eskatu dio “praktikan jarri dezala kristalezko poltsikoen teoria”.
Azkenik, zorpetzera jotzearen euskal gobernuaren erabakia ere komentatu dute Eusko Alkartasunako gazteek. “Horretarako jo dute zorpetzera? Beharrezkoa zen zorpetzea Patxi Lopezek jai bat ospa zezan?”, galdetu dute Gazte Abertzaleaketik.

Jatorria: Gazte Abertzaleak