EH Bildu ha presentado a sus candidatos por Gipuzkoa, una lista que encabezan Xabier Isasi y Pello Urizar. En contraposición a las políticas de los demás partidos, Isasi ha advertido de que la solución de la crisis no puede venir ni de la especulación ni del recorte de derechos y servicios sociales. A continuación, su discurso íntegro:

Hautagai-zerrenda osatzen dugun emakume eta gizonok lau indar politikoen koalizioaren izenean parte hartzen dugu hauteskunde prozesu honetan. Koalizio izaera hori, hain zuzen ere, hasiera-hasieratik azpimarratu nahiko nuke. Elkarrenganako begirunea, laguntza, konpromisoa eta auzolana dira EH Bilduren izaera-ikurrak. Hori da aurkitu dudana eta horrek lotu nau proiektu honetan. EH Bildu osatzen duten ideologia desberdinetako indarrak eta pertsonak erakutsi didaten gaitasuna akordiorako eta proiektu adostua aurrera ateratzeko berezko balioa da.

El acuerdo entre diferentes, la concertación, el respeto y la colaboración, las bases sobre las que se sustenta la coalición, son los valores que queremos aplicar en la vida política de Gipuzkoa y Euskal Herria.

Gure Lehendakarigaiak, Laura Mintegik, esan zuen moduan Euskal Herria Bilduk pertsona jarriko du bere egitasmoen ernamuinean. Pertsona bai, baina, esango nuke gurean, batez ere, emakumeak direla eustarri nagusia; XXI. gizaldia emakumeen mendea delako. Emakumeen egoera delako, hain zuzen ere, herrien ongizatearen eta garapenaren maila ondoen adierazten duena. Herri aurreratua eta askea nahi badugu, emakumeei zor zaien lekua eman behar diegu.

Los índices de desarrollo humano más avanzados tienen en cuenta que la situación de la mujer es un factor determinante que indica el nivel de desarrollo de los pueblos.

Hauteskunde hauek ziklo politiko berria irekiko dute, baina ziklo aldaketarako lehen urratsak eman ditugu dagoeneko, gipuzkoarrok ondo dakigunez.

Subiranotasunaren aldeko indarrek elkarlanean egin dezaketen aldaketaren ispilurik onena da Gipuzkoako erakunde nagusia. Hemen erakutsi da kudeaketa onak emaitzak ematen dituela eta era berean hemen erakutsi da subiranotasunik gabe kudeaketa onaren emaitzak mugatuak direla.

Hemen ikusi dugu ere aldaketarako alternatiba bakarra, Euskal Herria Bildu dela, gainontzeko indarren proiektu bakarra gauzek bere horretan jarraitzea delako.

Gipuzkoa está siendo escenario principal del cambio de ciclo que estamos seguros de que se afianzará el 21 de octubre. Aquí hemos comprobado que la buena gestión institucional da sus frutos, pero también que sin soberanía, sin poder de decisión pleno, la gestión tiene un límite que condiciona los resultados.

Y también en este herrialde ha quedado claro que las personas y fuerzas que componemos Euskal Herria Bildu somos la única alternativa a más de lo mismo en todos los sentidos: político, económico, social, medioambiental, cultural,… en todos.

Esa es la razón de la beligerancia contra este proyecto: que proponemos soluciones con mayúscula porque están basadas en un cambio total de escenario, no en el parcheo momentáneo.

Euskal Herria Bilduk ahaleginak eta bost egingo ditu guztion arteko elkarrizketa emankorrak lortzeko. Konponbidean SOLUZIOAK ekarriko ditugu. Gaude, herriarengandik gertueneko administrazioak, udalak, berebiziko garrantzia duela herritarren parte hartzearen eta demokraziaren garapenaren ikuspegitik. Itotzen gaituzten arazo askoren SOLUZIOAK herriarengandik gertueneko erakundeetan daude. Gipuzkoa Euskal Herriko ernamuina da; erdigunea da eta Euskal Herriaren ezaugarriak ondoen islatzen duena. Lapurdi, Nafarroa Garaia, Araba eta Bizkaia ditu mugako herrialdeak. Gipuzkoako Lurralde Historikoa lurraldeen kohesioaren giltzarria da. Lapurdi da gure Europa kontinentalerako atea, horregatik, hain zuzen ere, Gipuzkoa eta Lapurdiren arteko loturak eta harremanak funtsezkoak dira gure garapen sozialean eta ekonomikoan.

Gipuzkoa es el corazón geográfico de Euskal Herria. Lapurdi, Nafarroa, Araba y Bizkaia son los territorios limítrofes. Gipuzkoa es el territorio clave para la cohesión de Euskal Herria. El desarrollo económico y social de Gipuzkoa mejorará con unas relaciones más intensas con Lapurdi y Nafarroa.

Ez dezagun ahantzi euskara dela euskaldun egiten gaituena; ez dezagun ahaztu ez dagoela hizkuntza bizirik lurralderik gabe. Hizkuntzaren normalizazioa da SOLUZIOA. Bide horretan, Gipuzkoa da euskararen herrialdea; Gipuzkoaren garapen soziolinguistikoa da, hain zuzen ere, euskararen bermerik sendoena. Arantzazutik abiatu zen euskararen estandarizazioa orain dela ia 45 urte, orain Gipuzkoa osoari dagokio erakustea euskara hizkuntza bizia dela, normaltasun osoz euskaraz bizi eta lan egin daitekeela. Asaba zaharren hizkuntza biziberritzeko SOLUZIOA gure eskuetan dago, Gipuzkoan.

Trabajaremos para que a nadie se le niegue la oportunidad de aprender y saber Euskara. Nuestro compromiso con el uso del Euskara es abrir los espacios públicos e institucionales para que el idioma se convierta en una herramienta habitual de comunicación, de servicios y de gestión.

Gipuzkoa da euskal kulturaren arragoa, bertan argitaratzen da euskarazko egunkari bakarra (Berria), bertan argitaratzen dira aldizkari eta liburu gehienak, bertan ekoitzi ohi dira euskarazko produkturik esanguratsuenak. Hizkuntza eta kultur industri horiek, txikiak badira ere, gure lurraldea ezaugarritzen dute eta prestigio ematen digute.

Tenemos la suerte, y la responsabilidad, de que Gipuzkoa sea sede de la mayor parte de la industria de la cultura y lengua vasca. Su peso en la economía es pequeño, es cierto, pero su importancia es enorme para la supervivencia y desarrollo del Euskara.

Gure lurraldea, aspaldidanik aitzindarien herrialdea da, gipuzkoarrok aitzindariak eta mundu zabalari begira bizi diren gizon-emakumeak gara. Iraganean bezala, orain ere, Gipuzkoatik munduari begira. Gure industria-sarea eta gure balioak, engaiamendua, elkartasuna eta parte hartzea erreferentziazkoak dira. Lanean, auzolanean, sortu ditugu aberastasun gehienak. Hori da gure altxorra, hori da gipuzkoar askoren bizimodua aurrera ateratzeko SOLUZIOA.

Pairatzen ari garen krisiari aurre egiteko funtsezko elementuak dira aipatu ditugun baloreak. Krisiaren sorburua, gogoratu behar dugu, espekulazioa eta kontrolik gabeko finantza erakundeak izan dira. SOLUZIOA, ezin etor daiteke krisia sorrarazi zutenen eskuetatik. EH Bilduk ez du onartzen krisiaren aitzakian eskubideak murriztea. EH Bilduk konpromiso irmoa adierazi nahi du zerbitzu sozialak (hezkuntza, osasuna eta ongizatea) defendatzeko eta zabaltzeko.

La SOLUCION de la crisis no puede venir ni de la especulación ni del recorte de derechos y servicios sociales.

Euskal Herria Bilduk SOLUZIOAK proposatu nahi ditu krisitik ahalik azkarren ateratzeko. Horretarako fiskalitate progresiboa aldarrikatzen dugu, ari gara lanean dagoenekoz. Hori da krisiari aurre egiteko giltzarritariko bat, SOLUZIOA, neurri batean. Badago baliabiderik, badago dirurik, arazoa da baliabide eta diru horiek nola banatzen diren. Gazteak, emakumeak eta, oro har, sektorerik ahulenak ezin izan daitezke krisiaren zigorra hartzen dutenak. Gehien dauzkatenek gehiago eman behar dute: fortuna handien gaineko zerga, elkarteen gaineko zerga eta iruzur fiskalaren aurkako borroka dira, besteak beste, SOLUZIOTARIKO batzuk. BESTE HAUTAGAIEI ENTZUN DIEGU ORAIN, KANPAINAN, FISKALITATEATEAREN ARLOAN HAU EDO BESTEA EGINGO DUTELA, NAHIZ ETA ORAIN ARTE JUSTU KONTRAKOA EGIN. HORIEK SLOGAN ELEKTORALISTAK DIRA. EH BILDUK, ALDIZ, JADA NEURRI ZEHATZAK AURKEZTU DITU GOEBRNATZEN ARI DEN EREKUNDEETAN, ETA BIDE BERDINETIK JOATEKO KONPROMISOA DUGU GUK. Murrizketatik harago badago beste modua krisiari aurre egiteko. Erakunde publikoek enplegua sustatzeko politikak egin behar ditu: krisiaren konponbidean hori da SOLUZIOA.

Quien más tiene más debe aportar. Una fiscalidad progresiva y una disminución radical del fraude fiscal, son fundamentales en la SOLUCIÓN de la crisis.

Les hemos oído a algunos candidatos en esta pre-campaña electoral decir que van a hacer esto o lo otro en materia de fiscalidad. Se trata de una serie de eslóganes electoralistas porque hasta ahora la realidad es que han hecho todo lo contrario. En cambio, esa misma realidad está demostrando que en el día a día Euskal Herria Bildu esta implantado medidas concretas para una fiscalidad más progresiva allá donde gobierna.

Krisiaren aitzakian, Espainiako Estatuaren politika murritzaileak Araba, Bizkaia eta Gipuzkoaren eskumen urriak are urriago egin nahi ditu. Horrek krisia areagotu besterik ez du egiten. Gure ongizatea, gure ekonomiaren hobekuntza eta garapen soziala estu-estu lotzen zaizkio burujabetasun mailari. Burujabetasuna behar dugu gure ekonomia hobetzeko, erabakiak hemen hartu ahal izatea behar-beharrezkoa da. EH Bilduk burujabetasuna aldarrikatzen du. Hori da SOLUZIOA.

La soberanía es parte de la SOLUCIÓN a la crisis por un doble motivo: porque la cercanía y la rapidez en la toma de decisiones es buena para superar la crisis, y también porque es necesario abordar de una vez y para siempre el proceso que dote a la sociedad vasca del marco jurídico político que responda a sus demandas.

Euskal Herria Bilduk badu eduki nahikoa eskarmentu gestioan, udaletan, aldundietan eta bestelako erakundeetan. Emakume eta gizon prestuak dauzkagu, hautagai-zerrenda honetan ikus daiteke, zailduak eta eskarmentu handikoak. Nolanahi ere, aurrerabidea ez da izango falta ditugun baliabideak hobeto edo okerrago gestionatzea. Eskasiaren garaia gestioak badu bere garrantzia, noski, baina batez ere garrantzitsua baliabide berriak lortzea. Euskal Herria Bilduren konpromisoa da baliabide publikoak ahalik ondoen eta eraginkorren gestionatzea. Kudeaketa estilo berria da gure SOLUZIOA. Gardentasuna, herritarren parte hartzea eta oreka horiek dira SOLUZIOETARAKO gure proposamenak. Hortik aurrera Euskal Herria Bilduk badu nahikoa emakume eta gizon prestuak gestio bikaina egiteko. SOLUZIOAK ekarriko ditu Euskal Herria Bilduk gure herri guztira Gipuzkoatik abiatuta, hori da hautagai zerrenda honen eskaintza eta erronka.