Gazte Abertzaleak gazte erakundeak,
Ramón Rabanera Arabako Aldun Nagusiaren gezur kezkagarriak nahitaez
erantzun beharrekoak direla uste du. ‘Euskadi’ren existentzia Gernikako
Estatutuari zor diogula dioten hitzek euskal herritarren artean gezurra zabaldu
eta amnesia kolektiboa bulzatzea dute. Euskal gazteok, eguna joan eta eguna
etorri beren eredu historiko manipulatua imposatu nahi digun PP alderdiko
botzeramaile koalifikatu honi ozenki esan behar diogu nahikoa dugula. Badirudi
Rabanera Jaunak Euskalerriaren nazio izaera 1979an datatzen duela, zirrara sortzen
digu Rabaneraren Alderdiak burutu lezakeen euskal historia imajinatzeak bakarrik.
Estatutua, bera bezalako politikoek blokeatu ostean baliogabeturik
gelditu den herri honen zati batek hautaturiko bide istituzional bat besterik
ez dela argitu beharra dago.
GAk argi utzi nahi du konsziente
dela gisa honetako hitzak ez direla amnesia ‘popular’ baten
ondorioa, kalkulaturiko estrategia politiko zikin baten islada baizik.
PPk Euskal naziotasunaren ukazioa du helburu, horrela gure herriaren existentzia
Estatutuaren gisako markoetara behin betikoz atxikiturik uzteko. Bada geuk argi
diogu, Estatutuaren garaia amaitu dela eta geure herriak marko berri baterako
transizioa hasi beharra duela , zenbat eta lehenago are hobeto.
Estatutuak erakutsi dizkigu
ostera gauza hainbat. Besteak beste, nazio baten marko juridiko-politikoa ezin
dela barne zatiketaren batuketa izan. Ezin dugula barnean hiru lurralde autonomo
dituen marko bat berriz ere eraki. Rabaneraren hitzak entzuterakoan zorigaitzeko
Lurralde Historikoen Lege zahar hori bertan behera uzteko beharra
behin eta berriz datorkigu burura. Bereziki, kontzertu ekonomikoari hainbat
lerro eskaintzen zaizkion egunotan ikusi dugun aipaturiko Rabaneraren jarrerak
behar horren oroitzapen gisa jokatzen du etengabe.
Euskalerriak marko juridiko
politiko berri baten beharra du, ez Espainiari ez eta inori espainiarrak
izatearen ‘pribilejioagatik’ peajerik ordaindu beharko ez duena, hots
menpekotza fiskalik gabekoa. Nazio batasunerako hiru gobernu probintzial izateak
ekarri dituen kalteak ere aztergai izan beharko dute planteamendu berriei begira,
dudarik ez da.
Nazio Prentsa Bulegoa.
Fuente: Eusko Alkartasuna