Eusko Alkartasunaren balorazioa Auzetegi Gorenaren epaia dela eta

Auzitegi Gorenak Europar Batasunean betetako kartzela zigorrak kontutan ez hartzeko erabakiak Euskal Herrian bakea eta normalizazioa oztopatzeko Estatuak tresna guztiak erabiltzen dituela esan nahi du Eusko Alkartasunak salatu duenez.

Alderdiaren ustez, Estatua izugarrizko ardura faltarekin jokatzen ari da eta, batez ere, behin betiko bake osoa eta elkarbizitza prozesua eraikitzeko beharrezkoa den giroa lortzeko euskal gizarteak duen nahiaren kontra. Tamalez, konbentzimenduz edo hauteskundeei begira egoteagatik, Estatuan ez dago horren kontra hitz egiteko gai den ahots ausartik.

2015. urtea aurrekoaren bide berdinetik hasi da, Eusko Alkartasunak nabarmendu duenez, eta Estatuak huts egin duen bidean jarraitzen du, zigorraren alde eginda eta elkarrizketa eta herri honen borondatearen errespetua alboratuz.