La coalición independentista llama a la ciudadanía a participar en la manifestación que reclamará mañana el respeto a los derechos de los presos.

Ohar honen bidez, euskal presoei dagozkien eskubideen errespetua aldarrikatzeko datozen egunotan burutuko diren mobilizazioei atxikimendua adierazi nahi die Euskal Herria Bildu-k.

Mendekua oinarri duen espetxe politikak muturreko egoerak sortu ditu. Kasurik nabarmenena, atzo bertan bi astez luzatu den gose greba utzi zuen Iosu Uribetxeberria-rena da.

Gose greba utzita ere, erabat larria da Uribetxeberria-ren egoera eta erabat salagarria PPren gobernuaren jokabidea. Uribetxeberria-ren bizitza kinka larrian jarri du mendekuan oinarrituriko Gobernu espainiarraren espetxe politikak.

Horrela bada, Iosu Uribetxeberria libre uzteko galdegiten du Euskal Herria Bildu-k. Era berean, gaixotasun larri edota sendaezinak dauzkaten gainontzeko 13 presoak ere aske uzteko exijentzia luzatzen diogu espainiar Gobernuari.

Horretarako, ezinbestekoa izango da herritarren mobilizazioa. Herritarrok dugu lekukoa, herritarron mobilizazio eta konpromisoa da espetxe politika hau gaindituko duena eta era berean bake prozesuan aurrera egitea ahalbidetuko duena. Horregatik, bihar Bilbon burutuko den manifestazioan (Moyua, 12:30) zein asteburuan hainbat herrietan burutuko diren mobilizazio ezberdinetan parte hartzeko deia luzatu nahi diegu herritarrei.

Fuente: Eusko Alkartasuna