Ikerne Badiola Ikerne Badiola acusa al Gobierno Vasco de “improvisación supina por ser incapaz de gestionar los flujos de entrada y salida en las arcas públicas” y critica el apoyo del PNV a la subida del IVA promovida por Zapatero, que perjudicará a los más desfavorecidos por la crisis.

Jaurlaritzaren altxortegi arazoen inguruan PSEk eta EAJk piztu duten polemika kritikatu du Ikerne Badiola EAko Komunikazio idazkariak, “pantomima hutsa baino ez delako”. Salatu duenez, “elkarren arteko akusazioak Madrilen amaitu dira, jeltzaleek BEZaren igoerari eman dioten babesarekin, igoera hori krisia gehien pairatzen ari direnen kalterako izan arren”.

EAko buruzagiak “diru-kutxa publikoetan moneta-fluxuak kudeatzeko gauza ez izatea” leporatu dio Carlos Aguirre Ekonomia sailburuari, “eta horrek Jaurlaritzaren inprobisazioa agerian utzi eta 600 milioi euroko mailegua eskatu beharra ekarri du; onartezina da Aguirrek ardura hori lehengo gobernuen gain utzi nahi izatea”.

Badiolak, hala ere, ez ditu EAJren kritikak ulertzen, gaur bertan Madrilen, Zapateroren Gobernuak proposatuta, EAJk BEZa igotzearen alde egin baitu. “Azkenean, jeltzaleek eta sozialistek elkarri laguntzen diote beti eta hiritarren ongizatea murrizten duten neurriak aplikatzen dituzte”, salatu du EAko ordezkariak.

Fuente: Eusko Alkartasuna