Koalizio soberanistak kutxen gestio publikoa eta gizarte lana bermatuko duen fusio akordioa lortu du

Bilduko ordezkariek prentsaurrea egin dute gaur kutxen fusiorako lortutako akordioa azaltzeko. Josu Ruiz, Joseba Gezuraga eta Fernando Velasco izan dira Eusko Alkartasunako ordezkariak prentsaurrean.

Hau da prentsaurrean emandako informazioa:

“Lehenik eta behin zera adierazi nahi dugu Bildu koaliziotik, Kutxa, BBK eta Vital Kutxako lehendakariekin lorturiko akordioa, oso akordio positiboa dela.

Bigarrenik, eta akordio testoaren “literaltasuna” kutxa ezberdinetako administrazio kontseiluek lehen eskutik ezagutu dezaten konpromisoa hartu genuenez, gaurko agerraldi honetan akordioaren zenbait eduki modu oso generikoan azalduko ditugu akordio on bat dela zergatik esaten dugun arrazoitzen dutenak..

Akordioaren ezaugarri nagusiak eta zergatik diogu akordio on bat dela

1.-Lehendabizi zera jakinarazi behar dugu, integrazio kontratuan “Obra Soziala”rekiko konpromisoa soilik hiru urtetarako jasotzen zen. Lortu dugun akordioaren arabera kompromiso hori”sine die” izando da, hau da, denboran mugarik gabe “Obra Soziala” bermatua geratzen delako. Beraz, akordio honen arabera hiru urte horietatik aurrera ere entitate berri horren irabazien %30ª “Obra Sozialera” zuzendua egongo dela bermatu dugu.

2.-Bigarrenik, integrazio kontratuak ateak irekitzen zizkion pribatizazioari eta administrazio kontseiluaren %59aren onespenarekin edozein pribatizazio operazioa martxan jartzeko aukera eskaintzen zuen eta burtsara irteteko aukera ere. Bildu-ri esker lortu den akordio honen arabera pribatizazioari ate guztiak itxi dizkiogu. Banku entitate berriaren pribatizazioa gelditu eta ekidin dugu. Borondate irmo eta zehatza dago akzioen %100 mantentzeko, kutxetako batek akzioak saldu nahiko balitu “autokartera” deritzan kontzeptuan sartu beharko lituzke eta beste edozein aukera martxan jartzeko ez da nahikoa administrazio kontseiluaren %koen babesa baizik eta kutxen asanbladek erabakiko lukete. Beraz, Bildu-ren lanari esker hiru Euskal kutxen fusioaren ondorioz sortuko den entitate berrian kontrol publiko eta soziala bermatua geratu da eta esan dezakegu pribatizazioari ateak itxi dizkiogula.

3.-Azkenik, langileen aldarrikapenak geure egin ditugu eta zehazki gehiengo sindikalarenak, hiru Euskal kutxetako lehendakariekin lorturiko akordioan hauen aldarrikapenak jaso dira eta hortaz Euskal banku publiko berri honek langileek lan negoziazio esparruaren inguruan hartzen duten erabakia errespetatzea jasotzea lortu eta bermatu dugu

Akordio honek hastapenetan zeuden arrisku guztiak uxatu eta geldiarazi ditu. Bildu negoziazioetan sartu aurretik hau zen marrazten zen eszenarioa, alegia entitate berriaren pribatizaziorako ate guztiak irekiak ziren; aurrez egon diren bankarizazioetan geratu den bezala; Obra Soziala deusezteko bidea argia zen eta langileen negoziaziorako esparrua estatu mailako eremuan kokatzen zen,. Hau zen beraz, Bilduk hiru kutxetako lehendakariekin negoziatzen hasi aurretik, aurrikusten zuen eszenarioa. Horregatik diogu akordioa ona dela, nahiz eta bankarizazioarena ez izan agian aukerarik egokiena.

Bilduk eszenarioa hau erabat irauli du. Bilduk arduraz jokatzea erabaki zuen, eta horregatik heldu zion negoziazioari. Alde batetik, herriarekiko dugun konpromisoagatik, gehiengo sozialak hain garrantzitsuak diren Kutxa, BBK eta Vital Kutxa bezalako erakundeek herritarren kontrolpean jarraitun dezaten nahi duelako; sortuko den entitate berria ezin delako utzi pribatizazio eszenarioetan murgildu dadin eta azkenik mozkinak obra sozialera bideratzen jarraitu behar dutela behar genuelako. Ezin genuen beraz entitate berria helburu hauetatik aldentzen uzterik eta Bilduk akordio honen bidez hau horrela izan dadin bermatu du.

Garai berriak bizi ditugu gure herrian. Azken foru eta udal hauteskundeak dira horren lekuko argia. Hirurehun mila herritarrek beren bozka eman ziguten eta beren konfidantza eskaini ziguten gure herria, herritarron eta langileon interesen alde erabaki eta akordio egokienak hartuko ditugunaren ziurtasun eta konfidantzarekin. Hau da beraz, Bildutik egin duguna akordio hau adostean.

Azkenik, akordioen balioa azpimarratu nahi dugu. Akordioaren balioa azpimarratu herri honek etorkizunari begira dituen erronkei aurre egiteko metodo gisa. Akordioak herri honek bere etorkizuna hurbilari begira beharrezko dituen proiektu estrategikoak gauzatu ahal izateko.

Amaitu dira imposaketa, bazterketa eta monopolioaren garaiak. Guztioak gara beharrezko gure herrian ireki den eszenarioan eta akordioa da Euskal Herrian bizirik dirauten gatazkei bai politiko zein sozial eta ingurugiroari dagozkienei aurre egiteko bidea. Azken finean, herri honen proiektu estrategikoek eztabaida sakon eta zabalak behar dituzte eta batez ere akordio anitzak. Gaurkoan azaldu dugun akordio hau norabide horretan aitzindaria izan dadila. Gure konpromisoa hori izango da”.

Jatorria: Eusko Alkartasuna