Lasagabasterrek eta Bonetak Kongresuan eta Senatuan azalpenak eskatzen dituzte gertakari honengatik

EAk Emakumearen Institutu zuzendariaren egokitasuna zalantzan jarri du, Miriam Tey-rena hain zuzen, bere karguari aurre egiteko, kontatzaileak bortxatzailearen ekintzak nolabait justifikatzen dituen egileari zenbait liburu agindu zizkiolako.

Eusko Alkartasunaren ustetan, “ez da ez bidezkoa ezta ulergarria ere, Emakumeen Institutu bat zuzentzea, azken honen helbururik garrantzitsuenetariko bat emakumeen duintasuna eta defentsa bermatzea delarik, edozein erasoren aurrean, fisikoak zein moralak, eta zer esanik ez bortxaketa bat bezalako delituek suposatzen duten kalte izugarriaren aurrean. Guzti hau ukatzen duen liburu baten argitarapena enkargatzea beraz, guztiz lekuz kanpo dagoen zerbait da, bertan oso esaldi gogorrak agertzen direlako”.

Alderdi abertzalearen ordezkaria Gorte Orokorretan, Begoña Lasagabaster diputatuak eta Inmaculada Boneta, senatariak; kontatzailearen adierazpenen artean bakar batzuk azpimarratu dituzte: “Todas Putas” bilduma lehendabiziko atala “El violador” izena hartzen zuela eta bertan honako esaldiak aurki zitezkeela: “mundu guztiari sinestarazi nahi diote ez dagoela ezer okerragorik bortxaketa bat baino (…)”, “emakume asko bortxatu ditudanez utzidazue zerbait esaten, ez da hainbesterako”.

Zentzu horretan, EAko Parlamentarientzako, onartezina da Emakumearen Institutuko zuzendariak, horrelako kontaketak egiten dituen idazle bateri liburu bat agintzea: “orain beltz guztiak onak direla eta marikoi guztiak oso gizabanako atseginak direla onartu denean, ea noizbait gizarte hau batzen den eta bortxatzaile guztiak hain gaiztoak ez garela erabakitzen duen”, “guzti hau emakume ugarik tratu txarren ondorioz eraso handiak eta larriak jasotzen dituztenean, haietariko askok erahilak suertatzen direlarik”.

EAren ustetan, nahiz eta Teyren ustetan idazleak egiten dituen arrazoi hauek ironiak izan, egia esan, pertsonen duintasunari eraso larria egiten diote, garrantzia murriztuz oso larriak diren zenbait gaiei, askotan biktimen artean eragin sikologiko zein fisiko handia izaten duenari garrantzia gutxituz.

Honengatik guztiagatik, EAk Gorte Orokorretan Gobernuari hainbat ekimen luzatu dio, eta haien artean Lana eta Gizarte gaien ministroaren, Eduardo Zanplanaren agerraldi publikoa eskatu dute, Emakumeen Eskubideen Komisio Mixtoaren aurrean.

Jatorria: Eusko Alkartasuna