Gertakari hauen helburu bakarra Euskal Herriko gehiengo sozialak hasitako bidea oztopatzea baino ez da, dio EAk.

EAk bart Gasteizen izandako istiluak gaitzetsi ditu, banku-erakunde batean eta hiri-altzarietan kalte materialak eragin dituztenak, alegia. EAk gogorarazi duenez, une politiko honetan alderdi guztiok bide politikoak eta baketsuak bakarrik erabiltzearen aldeko apustua egiten dugu normalizazio politikoa lortze aldera; beraz, gertakari hauen helburu bakarra Euskal Herriko gehiengo sozialak hasitako bidea oztopatzea baino ez da.

Jatorria: Eusko Alkartasuna