EAko Batzorde Eragileko bozeramaile eta euskal legebiltzarkide Onintza Lasak adierazi du Aspe eta Asegarce enpresen eta Eskutik sindikatuaren arteko negoziaketak ´alde biak asetuko dituen´ akordioan bukatzeko itxaropena duela.

Lasak azaldu du pilotaren praktika eta zaletuen gozamena ez litzatekeela ´enpresa arazoei hain lotuta´ egon beharko. ´Logikoa da enpresek beraien interesen alde jotzea, baina ulergarria eta legezkoa da pilotarien beharrak asetuko dituzten lan baldintzak lortu nahi izatea´, gaineratu du. Horregatik, EAk pilotarien kirol eskubideekiko begirunea eskatu du eta kirol honen alde antolatutako pilota txapelketetan eskubide hauek eta aurreko txapelketetan lortutakoak bermatu behar direlakoan dago.

Horrela, kirol hau enpresa interesen esku solik ez uztea eskatu du, eta honetarako hitzarmen bat ´ezinbestekoa´ izango dela dio, beste era batera izanda, ´ez pilotari ezta esku pilotari orokorrean ez zaio komeni eta´.

Lasaren aburuz, Eusko Jaurlaritzak gatazka honetan parte hartu beharko luke pilotarien eskubideak eta beraien kirol ibilbidea bermatuz.

Jatorria: Onintza Lasa