EAEko Hauteskundeak atzeratuko dira. Oraindik data berria zehazteke, zerrendak eta hautagaitzak bere horretan geratzen dira, aldaketarik gabe.
Lasaitasun mezua helarazi nahi dizuegu, izan ere, hauteskunde prozesua “izoztua” geratu den honetan, gure esfortzuak egunerokotasunetik krisi honi aurre egiten jarri behar ditugu; bakoitzak bere esparrutik, udaletxe, lantoki, antolakunde edo auzoetatik, norberaren burua zainduz lehenik, eta ahal duenak zaintza sare ezberdinetan lagunduz, odola emanez, edo batez ere, etxean geratuz!
Hauteskunde logikan ematen diren berri emango dizuegu, noski. EAEko zerrendakideei eta hauteskundeetan parte hartzen duzuen guztioi esker ona helarazi nahi dizuegu eta hemendik gutxira berriro ere elkarrekin lanean izango garela nabarmendu.
EH Bilduren jardun politikoa kudeatzeko ere Krisi Kabinete bat eratu da- alderdi guztietako ordezkariokin- eta bere bidez bideratuko ditugu erabaki politikoak.
Zaindu gaitezen beraz, etxean geratuz; joango gatzaizkizue egoeraren berri ematen!