Hala ere, Eusko Alkartasunak ohartarazi duenez, pozak ezin du espainiar Gobernuak merezi duen kritika ezkutatu, arazoaz egin duen kudeaketa hain kaskarra izan baita, ezen arrantzaleen bizitza arriskuan jarri duen.

Eusko Alkartasunak bere poza azaldu du 47 egun bahituta eman ondoren ‘Alakrana’ atunontziko marinelak aske geratu baitira eta beren senitarteko eta lagun guztiei babesa eta elkartasuna adierazi die berriz ere.

Arrantzaleen senitartekoek eta lagunek une oro erakutsitako adorea nabarmendu du EAk; halaber, EAk gogorarazi nahi du nola euskal gizarte osoak bere elkartasuna adierazi dien egoera larri horrek iraun duen bitartean eta nola exijitu dien instituzioei arrantzaleen berehalako askapena.

Hala eta guztiz ere, horrelako bahiketa bat berriz ere gertatuz gero, hain kudeaketa kaskarra ez errepikatzeko exijitu dio Eusko Alkartasunak espainiar Gobernuari, errugabeen bizitzak arrisku larrian jarri dituelako.

Jatorria: Eusko Alkartasuna