Mikel Irujo Mikel Irujoren ustez,”alferrikako erabakia da, ez duelako gatazka konpontzen; larritu egingo du. Urratu egiten ditu parte-hartze, elkartze eta adierazpen askatasunaren eskubideak. Zapaterok ez dauka Aznarren aldean bestelako politikarik”.

ANVren ilegalizazioari buruz mitzo egin du Mikel Irujok, EAren bozeramaileak. Irujoren ustez, “alferrikako erabakia da, ez duelako gatazka konpontzen; larritu egingo du. Urratu egiten ditu parte-hartze, elkartze eta adierazpen askatasunaren eskubideak. Zapaterok ez dauka Aznarren aldean bestelako politikarik”.

Bestaldetik, Nafarroako EAko presidentea, Maiorga Ramirezen ustez,  “Espainiako Estatuaren beste erabaki onartezin bat da gaurkoa. Judizialki eta politikoki ezin da onartu, eta normalizazio politikorako ez da ona. Gogoratu behar da ANVk herritarren botoak dituela”.

 

Lotura: Albistea Berria egunkarian
Jatorria: Eusko Alkartasuna/Berria