Jon Lezak, EH Bildu Arabako batzarkideak, pertsona bakar batek ibilgailu pribatua erabiltzeko alternatiben beharra defendatu du, herrialdean herritarrei autoa partekatzea errazteko plataforma-sistema bat sortzeko Elkarrekin Arabak egindako ekimena babestuz. “Jakitun gara horrelako ekimenek ingurumenari dakarkioten onuraz, eta gizarte eraginkorrago eta iraunkorragoa lortzeko bidean aurrerapausoa direla”, adierazi du Lezak. Arabako...
Irregularrak diren errentei onurak ez onartzeko dei egin dio Martínez Cerrillok foru Gobernuari
300.000 euro baino gehiagoko nabarmenki irregularrak diren errenten aldeko neurriak ez onartzeko konpromisoa hartzeko eskatu dio Arabako Batzar Nagusietako Mahaiko presidente ordea den Nerea Martínez Cerrillok EAJ-PSEko foru Gobernuari. EH Bilduko batzarkideak esan duenez, gaur Batzar Nagusietako Osoko Bilkuran egindako eztabaidan Gobernuko alderdiek “zehaztasunik gabeko hitzak erabili dituzte neurria ez hartzeko konpromisoa ekiditeko”. “Ezin...
Kirol práktika egokiak sustatuko dituen kanpaina garatzea proposatu du Lopez de Aberasturik
Udalerrian kirol praktika egokiak sustatuko dituen kanpaina egitea proposatu dio Iratxe Lopez de Aberasturik Gasteizko Udal Batzari eta onartzea lortu. Jokua, entrenamenduak eta lehia kiroltasun eta laguntasunaren oinarrietan garatu daitezen laguntzeko ideia nagusiak biltzen dituzten kartelak jartzea da lehen urratsa EH Bildu Gasteizko zinegotziaren ustez. Kirol esparruko aktore guztien parte hartzea behar duen plangintza zabalago baten...
Artziniegako Museo Etnografikoa mantentzeko aurrerapausoa eman dute Arabako Batzar Nagusiek
Artziniegako Museo Etnografikoarentzat aurrekontua onar dezan eskatu diote Diputazioari Arabako Batzar Nagusiek. Horrela, bere lana garatzen jarraituko du, tradizioak ezagutzera emanda eta Aiaraldeko kultur ondarea mantenduz. Batzar Nagusiek 35.000 €ko partida eskatu diote Diputazioari museoarentzat, EH Bilduk eskatutakoa baino gutxiago. Nerea Martínez Cerrillo, EH Bilduko batzarkideak aldarrikatu duenez, “Museoaren lana bermatuko duten...
Euroleagueko auziak Suitzako justiziara eramateko klausularekin dituen kezkak agertu ditu Martínez de Albenizek
Gasteizen datorren urtean egingo den saskibaloi Euroleaguearen finalaren prestaketa eta ospakizunean gertatu daitezkeen auziak erabakitzeko Suitzako justizia onartu beharrak EH Bilduri sortzen dizkion kezkak agertu ditu Patxi Martínez de Albenizek gaur Arabako Batzar Nagusietan egin den Osoko Bilkuran. “Espainiako justizia nola dagoen ikusita, ez gara onerako edo kalterako den esatera ausartzen”, esan du EH Bilduko batzarkide eta EAkideak,...
Ondarea birgaitzeko lanetan bioaniztasunaren errespetoa arautzea eskatu dute Arabako Batzar Nagusiek
Arabako Batzar Nagusiek Osoko Bilkuran gaur eta lehen aldiz ondarea eta bioaniztasuna uztartzen duen onartu den ekimenaren garrantzia azpimarratu du Lorena López de Lacallek. Historia ondareko eraikinen birgaitze prozesuetan bertan bizi eta hazten diren espezieen –animali zein landare- bioaniztasuna errespetatzeko prozesuak arautu ditzan eskatu zaio Foru Gobernuari. Egun lanak hasi aurretik txosten arkeologikoa eskuratzea beharrezkoa den...