PFEZ modu bateratuan egiteak generoaren ikuspegitik, eta errenta-faktorea gehituta, duen eragina aztertu dezan eskatu dio Nerea Martinez Cerrillok Arabako Foru Aldundiari. EH Bilduko batzarkideak esan duenez, horrela generoen arteko aldea areagotzen laguntzen duela frogatuko balitz, emakumeak lan prekario, lanaldi partzial edo aldi baterakoetan mantentzen laguntzen duela ikusiko balitz, mantendu ala ez erabaki ahal izango zen. Izan ere, EH...
Espekulazioa geldiaraztea da etxebizitza hutsen OHZ igotzearen helburua
Etxebizitza hutsen Ondasun Higiezinen gaineko Zerga, OHZri aplikatutako igoera defendatu du Nerea Martinezek, Arabako EH Bilduko batzarkideak espekulazioa geldiarazteko eta etxebizitza eskubidea bete dadin bultzatzeko tresna gisa. Martinez %50ekoa izan daitekeen karga hori kentzearen aurka agertu da, eta PPk gaur egindako Osoko Bilkuran proposatutakoaren aurrean EH Bilduren jarrera finkatu du: “Hobetu daitekeen tresna bada ere, aukera ematen...
Toki-erakundeei Elizaren immatrikulazioak lehengoratzen laguntzeko proposamena
Arabako lurralde historikoko toki-erakundeei Eliza Katolikoak, bere pribilegioetan eta diktadura frankistan jatorria duten legeetan oinarrituta, egindako immatrikulazioak berreskuratzen laguntzeko ekimena aurkeztu du Nerea Martinezek, EH Bilduko Arabako batzarkideak. Ekimenak ezin izan ditu aurrera egiteko botoak bildu. EH Bilduk aurkeztutako mozioak Aldundiak urte erdiko epean Araban immatrikulatutako ondasunen inbentarioa egin dezala eskatu...
Osasun pandemiak eta krisi ekonomikoak neurri fiskal bereziak eskatzen dituzte
Zerga Koordinaziorako Organoa salbuespenezko neurri fiskalak onartzeko beharra aztertzea proposatu du Nerea Martinez Cerrillo, EH Bilduko Arabako batzarkideak, pandemia sanitarioaren eta krisi ekonomikoaren garaietara egokitutako erabakiak hartu eta une honetan politika publiko egokiak garatzeko baliabide nahikoak bermatu daitezen. “Ez dugu erreforma fiskalik eskatzen, hori ere beharrezkoa dela uste dugun arren, baizik eta bizitzen ari garen...
“Fiskalitatea oinarrizkoa da politika publikoei eusteko”
Arabako gizartearen beharretara egokitutako finantza sistema garatzearen beharra defendatu du gaur Arabako Batzar Nagusietan egindako osoko bilkuran Nerea Martinez Cerrillok. Elkarrekin Arabak egindako zenbait proposamen aintzat hartzea babestu du EH Bilduko prokuradoreak, bere taldearen izenean. Proposamen horiekin bat datorrela adierazi du Martínezek: PFEZ, Sozietateen gaineko Zerga, Ondarearen gaineko Zerga, Jokoaren ekimenen gaineko Zerga...
EAJk eta PSEk atzera bota dute pandemiaren ondorio sozioekonomikoei aurre egiteko Martinezek aurkeztutako “Covid Tasa”
“Covid Tasaren” proposamena aurkeztu du Nerea Martinezek Arabako Batzar Nagusietako Osoko Bilkuran. Pandemiaren ondorio sozioekonomikoei aurre egiteko behar den finantziazioa lortzeko emango lukeen bidea ezartzeko Foru Arau Proposamena da “Covid Tasa”-rena, ezohizko moduan eta garai zehatz batean ezartzekoa. Gastu publikoaren igoera eta diru-bilketaren jaitsiera ematen ari den unean, “ahalmen ekonomiko handiagoa duten pertsona eta enpresei...