Migrazio-fluxuak ordenatuak izateko eta migratzaileen giza eskubideak errespetatu daitezen bide legal eta seguruak bermatzeko beharra aldarrikatu du Idurre Bideguren, EH Bilduko ordezkariak  Senatuko Lan, Gizarteratze, Gizarte Segurantza eta Migrazio Batzordean. Izan ere, Bidegurenek azpimarratu duenez, “pertsonek emigratzeko eskubidea dute eta emigratzen jarraituko dute”.

Migrazio-fluxuak berme eta eskubideekin egin daitezen, besteak beste, “migrazio legala sustatu, administrazio-prozesu guztiak erraztu egun indarrean dagoen araudiak” aldatu behar direla uste du EH Bilduk.

Senatariak argi eta garbi adierazi du “mugen kudeaketa hirugarren Estatuen esku uzteko politika ez da batere eraginkorra: inbasioaren ideia indartzen du eta oso garestia da”. Izan ere, Bidegurenek behin baino gehiagotan esan du Goi Ganberan: “Krisi humanitarioak erantzun humanitarioak behar ditu”.

Ildo horretan, EH Bilduk migrazioetan desagertutako pertsonen senitartekoak artatu eta migratzaileak erreskatatzeko lanak indartzeko bulegoa sortzeko proposamena egin zuela gogorarazi du Bidegurenek, erakunde askok horren alde egin dutela adieraziz. Horregatik, Gobernua bide hori aztertzen ari den galdetu dio Migrazioen Estatu Idazkariari.

Estatuko idazkariak positiboki erantzun die Bidegurenen eskaerei, “giza drama” deitu duenari konponbidea bilatzeko konpromisoa berretsiz.

IMG-20211028-WA0001 (002)