Aurten ere Nafarroako egoerari buruzko eztabaida dugu eta, zoritxarrez, ezin dugu esan iaztik gauzak hobetu direnik. Arazo nagusien eta betetzeke zeuden gaien konponbidean aurrera egin ordez, atzera pausuak ematen ari gara eskubide eta askatasun demokratikoetan, ongizate mailan, konbibentzian eta gobernuaren eraginkortasunean.

Izan ere, aspektu batzuetan, batzuek, guk, betiko gaindituta zeudela uste genituen egoeretara itzultzen ari gara. Hala, gero eta gehiago gara publikoki etengabe atera behar dugunok ideien askatasuna eta bere erabiltzea defendatzera, aniztasun politikoaren aurka jotzeko Estatuaren tresnetaz eta hedabideen eraginaz egiten ari den erabilera ez – legezkoa dela eta.

Alderdi Popularrak ez du aniztasun politikoa onartzen. Beraz, ez du sistema demokratikoa errespetatzen. Ikusi izan dugu nola Aznar jaunak Justizia presionatzen zuen bere onurarako jokatu zezan; nola Sanz jaunak ziurtatu digun ez dituela Nafarroako Justizia Auzitegiaren ebazpenak beteko, eta ez duela Administrazioan euskararen erabilerari buruzko foru dekretua zuzenduko.

Ez dute pentsatzeko askatasuna errespetatzen ere, eta egungo sistemaren tresna guztiak erabiltzen dituzte aurreko egoera batetara itzultzeko. Gauzak dauden bezela, legezko proiektu politikoen defentsa, haiek defendatzen dituztenen aurkako neurri legalak hartzeko arrazoian bihur daiteke.

Terrorismoarekin bukatzeko argudioarekin, demokraziaren euskarri diren printzipio eta eskubideak kolokan jartzen ari dira, botereen banaketa, biltzeko eta partehartze publikorako eskubideak, eta legeen irretroaktibitate printzipioa…

Aurrekari gabeko inboluzio demokratikoa jasaten ari gara, eta Nafarroa helburu horretan aitzindari bezala erabiltzen ari dira. Zoritxarrez, batzuk prest daude gure ustetan finkatuta zeuden kontu batzuetan atzera egiteko. Gizarte nafarraren gehiengoak errespetatzen duen hainbat kontutan (euskera) haserrea pizten, sustatzen eta areagotzen da; Espainia eta Nafarroako eskuinaren gura zaharrak berreskuratzen dira, ikurriña debekatzearena esaterako, adostasuna eta errespetua zegoen lekutan liskarra sortuz…

Hainbeste polemika, sentimendu eta emozioen manipulazioak nori egiten dion mesede galdetu beharko genioke geure buruei. Argi dago nafar gizarteari ezetz, gehiengoak lasai eta baketsu bizi nahi baitu. Dena den, dinamika honen ondorioak bultzatzen eta onartzen duten hoien erantzukizuna izango da.

Urteetan, pragmatismoz eta borondate onez, sektore ezberdinen integrazio politiko eta sozialan aurreratzen joan izan gara, konbibentziarako funtsezkoa zela ulertzen genuelako guztiok. Gaur, irizpidea guztiz kontrakoa da: bazterketarena. Giza sektore bat, alderdi politiko bat, pertsonalitate publiko bat erosoa egiten ez denean, baztertua da, aurretik haren aurka mota guztietako deskalifikazioak eta amarruak egotziz.

PP-ko karguek ´haien aurka goaz´, ´etorkinaren heiza´ edo ´kaleak garbituko ditugu´ moduko esaldiak erreztasun handiarekin esaten dituzte. Bere aldetik, Bushek eta Aznarrek ongia eta gaizkiaren arteko lerroa markatzen dute, eta erreztasun berberarekin, lerroaren bestaldean jartzen zaituzte. Izan ere, egoera berri honetan, boterea, segurtasuna aitzaki, askatasuna murrizten ari da. Atzerapen ideologikoa ematen ari da askatasunetan, indar politiko kontserbadoreei esker.

UPN – k bazterketa ezartzen du, berak Nafarroaz daukan ideiarekin bat egiten ez duen guztiaren aurka. Nafarroaren ideia monopolizatu nahi du, Nafarroa, iparratik hegoaldera eta ekialdetik mendebaldera, nafarrena dela ahaztu nahian, eta nafarrek aukeratzen dutela nafarra izateko eta sentitzeko era, eta haiei dagokiela erabakitzea momentu bakoitzean gizartean eta politikoki antolatzeko modua.

Azkeneko urtean, UPN – ren ekintza politikoaren oinarria euskeraren eta euskal kutsua duen edozein gauzaren aurkako zorrozkeria eta fede txarra izan da. Baita nafarraz gain euskaldunak ere sentitzen direnak etengabe mintzea eta herri baten partaide izateko sentimendua eragozteko edozein oztopo jartzea ere. Bere ekintzaren bigarren oinarria akusazioa eta deskalifikazioen bitartez oposizioko indar politikoen ekintza galeraztea izan delarik.

Jatorria: Begoña Errazti