Rafael Larreina EAren parlamentariak gaur baieztatu
duenez ‘Aznarren Gobernuak ez du barneratu zer den Kontzertu Ekonomikoa,
ez daki zer den’. Era berean baieztatu zuen espainiar Gobernuak ez duela
‘hitzarmenik bilatzeko gogoa’.
Kontzertuaren berrikuntzarako negoziazioen porrotari
buruz, Larreinak baieztatu duenez ‘espainiar gobernuak ez du akordiorik
bilatzeko borondaterik, besteren artean, ez dutelako negoziatu nahi negoziaziorako
epe naturalaren azkenera arte, 2001 urtea dela’. Gainera ‘azken unera
arte negoziatzekotan gaude, batez ere, Kontzertuaren esentzia eta izpirituarekiko
begiruneagatik, ikuspuntu ekonomiko eta finantza arlotik Euskal Autonomia Erkidegoak
Estaduarekin duen erlazioaren oinarrizko elementua delako’.
‘Aznarren Gobernuak ez daki zer den Kontzertu
Ekonomikoa, eta betiko leloekin darrai pribilegio antzekoa dela esanez, esistitu
behar ez litzateken gauza’. Iritzi hau ‘negoziazio prozesu osoan zehar
frogatua izan da, modu unilateralean luzatzerakoan edo Foru Aldundi bakoitzarekin
negoziatzaz aritu diren bakoitzean’.
Era berean gaineratu zuen negoziazio prozesua
‘oso esanguratsua dela jarrerak agertzeko garaian, PPk autogobernuaz duen
ikuspuntutik’, izan ere ‘berresten baitu autogobernuaren atzerapenerako
prozesua, ez bakarrik Gernikako Estatutua amarrutan aldatzeko saiakera etengabekoak,
baizik eta orain Kontzertu Ekonomikoaren esentzia ere aldatu nahi dute’
Jatorria: Eusko Alkartasuna