Joseba Azkarraga Gernikako Estatutua aipatu du, bertan agertzen delako “enplegu-politika aktiboen finantzaketa, bere kasuan baita pasiboena ere, Kontzertuan izan behar dute oinarria”.

Joseba Azkarraga EAko idazkari nagusia eta Justizia, Lan eta Gizarte Segurantza sailburuak esan duenez, PSOEren Gobernuak Gizarte Segurantza arloan eskaintzen dituen eskumenak “matxuratutako merkantzia” dira, hori dela eta, “beti” ezeztuko du “baldintza horietan” onartzea.

Euskadi sin renuncias. Un ideal posible bere liburuaren aurkezpenean, Azkarragak Octavio Granado Gizarte Segurantzarako Estatuko idazkariak atzo egindako adierazpenak aipatu ditu; Octaviok esan zuen Gobernuak eskaintza bat egin dezakeela Gizarte Segurantza arloan kutxa bakarra mantenduta, eta ziurtatu zuen dagoeneko “identifikatuta daudela” 12 bat materia “berehala” transferitzeko prest.

EAko idazkari nagusiak adierazi duenez, “ezin daitekeena da enplegu-politika aktiboak transferituko dituztela esatea, baina finantzatzeko Kontzertu ekonomikoaren sistema erabili gabe”. Ildo horretan, Azkarragaren arabera, Gernikako Estatutuan agertzen denez “enplegu-politika aktiboen finantzaketa, bere kasuan baita pasiboena ere, Kontzertuan izan behar dute oinarria”. Azkarrak ohartarazi duenez, “ezin da planteamendu bera erabili autonomia erkidego guztientzat, denek ez baitute gurean edo Nafarroan dugun moduko Kontzertu Ekonomikoa”.

Lotura: Albistea EITB24n
Jatorria: EITB24