Ikaslego inmigrantearen bilakaera kuantitatiboa EAE-ko Hezkuntza sisteman.
A.- EAE-N ESKOLATUTAKO BIZTANLERIA IMMIGRANTEAREN BILAKAERA

· Eskola-biztanleria immigrantea azken bi urteotan izaten ari den hazkunde-tasa,
urteko %40tik gorakoa da.
· Eskola-biztanleria
immigrantea azken bi urteotan bidertu egin delarik, %0,66tik %1,68ra igaro da.

B.1.- ERREGIMEN OROKORREKO IRAKASKUNTZAN ESKOLATUTAKO IKASLEGO IMMIGRANTEAREN
JATORRIKO HERRIALDEA (HHI alde batera utzita)

· Jatorria
Latinoamerikan duen ikaslegoak (brasildarrak barne) ikaslego immigrantearen
ia erdia egiten du.

B.2.- PORTZENTAJEZKO
BILAKAERA

· Azken
bi urteotan, herrialde garatuetatik (Iparramerika eta Europako Batasuna) etorritako
ikasleen kopuruak garrantzia galdu du guztizko ikaslego immigrantearen barruan
eta %18tik %11ra igaro da.
· Aldi horretan
bertan, garatze bidean dauden herrialdeetatik (munduko gainontzekoak) etorritako
ikasleen kopuruak %215 egin du gora (1.713tik 3.648ra igaro da), guztizko ikaslego
immigrantearen barruan duten garrantzia %82tik %89ra igaroz.

C.- IKASLEGO IMMIGRANTEAREN
LURRALDEKAKO BANAKETA
I. Lurraldekako
banaketa

· Bizkaiak
biltzen du ikaslego immigrantearen erdia baino gehiago.
· Hala ere,
lurralde historikoen araberako banaketa ez da homogeneoa:
- Arabak agertzen
du guztizko ikaslegoaren gaineko atzerritar ikasleen portzentajerik handiena
(%2,53).
- Guztizko ikaslegoaren
gainean Bizkaiak %1,59 eta Gipuzkoak %1,45 dituztelarik, atzerritar ikasleen
portzentaje txikiagoa dute.

II.- Eskualdekako
banaketa (HHI alde batera utzita)
· Atzerritar
ikaslegoaren gunerik ugaritsuenak, funtsean, hiru lurraldeetako hiriburuetan
eta lan-aukera gehien eskaintzen duten eskualdeetan biltzen dira.
· Gasteiz,
Donostia eta Bilbo Handiaren artean biltzen dute ikaslego immigratzailearen
%70.
· Bilbo
Handira elkartu da ikaslego immigrantearen ia erdia.
· Durango-Gernika,
Irun, Eibar, Ordizia eta Tolosa-Lasarte eskualdeetan bildu da ikaslego immigrantearen
%21.
· Beste
eskualdeetan daude %9 gainontzekoak.

Jatorria: Eusko Alkartasuna