JUANJO AGIRREZABALA Juanjo Agirrezabalak ohartarazi duenez, “Iñigo Cabacas hil eta gero material hori erabiliz jarraitzea, salbuespen egoeretan bakarrik izanda ere, sekulako arduragabekeria da, horrek esan nahi duelako horrelakoak berriz ere gertatu ahal izatea onartzen dutela”.

Juanjo Agirrezabalak legez besteko proposamen bat aurkeztu du gaur Legebiltzarrean eta Herrizaingo Sailari eskatu dio gomazko piloten erabileraren inguruan Europar Batzordeak egindako gomendioa aintzat har dezala eta, horri jarraituz, Iñigo Cabacas hil zuena bezalako pilota horiek Ertzaintzan erabiltzea berehala eta behin betiko debeka dezala, inolako salbuespenik onartu gabe.

EAko legebiltzarkidearen irudiko, “Rodolfo Aresek iragarritako neurriak ez dira aski material hori erabiliz jarraitzea ahalbidetuko dutelako, zoritxarrez horrek dakarren arriskua ikaragarria dela argi eta garbi geratu den arren”. Horren harira, erantsi du Agirrezabalak, Iñigo Cabacasen heriotzaren ostean Ertzaintzak pilota horiek erabiltzen segi dezala planteatzea arduragabekeria da, salbuespen egoeretan bakarrik izanda ere; horrek esan nahi du etorkizunean horrelakoak errepikatu eta beste pertsona bat hil ahal izatea onartu egiten dela”.

Jatorria: EUSKO ALKARTASUNA