Arartekoaren txostenean urtez urte errepikatzen diren gabeziak egoteak kronifikatzen diren arazoak daudela adierazten du eta horixe salatu du Eba Blanco, Eusko Legebiltzarreko presidenteordeak.
Arartekoari buruzko txostena aurkezteko Eusko Legebiltzarrean egin den Osoko Bilkuran “osasungintza, hezkuntza, ingurumena, ogasuna, etxebizitza, adingabeak, Lanbide, gizarte zerbitzuak, pobreziaren feminizazioa, dira, besteak beste, urtero txostenean agertzen diren gaiak”, esan du Blancok, “neurri batean horrek esan nahi du Arartekoaren lanari ez zaiola kasu handirik egiten”, salatuz.
Ez bakarrik gai berdinak, kaltetuen diren kolektiboak ere berdinak direla agerian uzten du gaur aurkeztu den txostenak, eta hori larria da, “jasotzen dituen kexen %55ak eskubide sozialen arlokoak direla kontutan izanda”. Arlo horretan “Diru Sarrerak Bermatzeko Errentarekin egiten den planteamendu murritzailea” bereziki salatu du Blancok.
Etorkizunera begira zer gizarte mota nahi dugun erabaki behar dela esan du Eba Blancok eta “gizarte hori eraikitzeko bermatu behar diren baliabideak zehaztu”.