Andone Sabarredi, Eusko Alkartasunako Kontseiluko Euskara eta Kultura idazkariak eta Miren Aranoa, Eusko Alkartasunako Nafarroako koordinatzaileak parte hartuko dute igandean Altsasun ospatuko den Nafarroa Oinezean, alderdi independentista ordezkatzen.
Aurten Nafarroa Oinezeko jaia antolatzen duen ikastolaren garrantzia azpimarratu du Eusko Alkartasunak, Iñigo Aritza, eskola txikia izanik, Sakana osoko ikasleak hartzen baititu eta euskaltzale guztien elkartasuna behar du bere azpiegiturak erreformatu ahal izateko.
Antolatzaileak zoriondu ditu alderdiak, jai barneratzailea eginda, pertsona guztiek, bere ezaugarriak direnak direla, berdintasunean parte hartu ahal izateko. Gainera, jai eredu hori ikastolak eguneroko lanean egiten duen ahaleginaren isla da.
Horrela, Nafarroako ikastolen jaian parte hartzeko deia egin dio gizarteari, aurten gainera kalitatezko hezkuntza bermatzeko oso garrantzitsuak diren bi elementu uztartzen dituelako: euskara eta ikasle guztientzat aukera berdintasuna.