Aurtengo Alkartasun Eguna Hendaian ospatuko da, irailaren 20ean. Programatutako ekitaldi guztiak Hendaiako Gaztelu Zahar pilotalekuaren inguruan izango dira.

Programa:
11.00 – Trikitilariak txosna gunean.
11.50 – Deiadarra.
12.00 – Ekitaldi politikoa pilotalekuan.
12.45 – Iparraldeko herri kirolak.
12.45 – Pintxo-potea.
14.00 – Karparen Irekiera.
14.30 – Bazkaria
16.30 – Erromeria
18.00 – Jardunaldiaren itxiera.

Bazkarirako izenik eman ez baduzu, hilaren 18ra arte eman dezakezu! Zure herrialdeko EAko egoitza nagusira deitu eta eman ezazu izena.