Martin Aranburu. Legebiltzarkidea Herri baten eraikuntza elementu askoren bidez egiten da, eta orain dela hogei urte pasatxo euskaldunok eskuratu genuen autogobernua eraikuntza horren mesedera jarri izan da askotan. Gure tresnak ez dira asko izan, Hegoaldean soilik eta zati batean gainera, gure anaia nafarrek izan dituzten agintariek ez baitute helburu berarekin erabili beren autogobernua. Gure autogobernuak eskainitako tresna batez hausnarketa...
Ikasturte hasiera
Martin Aranburu Nire ikasle garaietan ekaina, otsaila eta iraila izaten ziren hilabete desatseginenak, lehendabiziko bietan azterketak pairatu behar izaten zirelako eta irailean ikasturtearen hasiera zelako, batik bat beste behin errutinan murgiltzea suposatzen baitzuen. Zorioneko urte haiek pasatuta, iraila ezin dut jada errutinarekin lotu, izan ere, ikasturte politikoa eta hezkuntza ikasturtea oso kontrajarriak dira gure Euskal Herri honetan....
Askatasunarekiko erabateko konfiantza
Anjeles Iztueta Azkue Ezagutza da gure gizartearen aurrerapenerako faktorerik garrantzitsuenetako bat; kapital intelektuala kokatzen du gaitasun nagusi bezala, giza jakintzaren edozein eremutan ezagutza berriak sortzeko. Oso bizkor goaz aurrera eta testuinguru honetan, gaur inoiz baino gehiago, hezkuntza eta jakintza funtsezkoak dira denerako; aurrerabideak ezartzen dizkigun galdera eta dilema berriei erantzuteko, galdera berriak egiteko eta...
Nazio eztabaida-gunea
Martin Aranburu Egoera politikoaz kezkatuta, berri egarriz, egunero irakurtzen dira egunkariak, egunero entzuten dira irratiak, egunero ikusten dira telebista kateak eta egunero izaten da solasaldiren bat elkarrizketa kidearekin eta ziur naiz Euskal Herriko populazioaren gehiengo bat gatazka politiko honen konponbidea bideratuko duen prozesu politikoaren zain dagoela, non elkarrizketaren bidez, planteamendu desberdinak plazaratuko diren eta...
Datozen lau urteetan: herrigintzan
Onintza Lasa Maiatzaren 25ean, Hego Euskal Herrian, Udal, Foru Aldundi eta Nafar Parlamenturako hauteskundeak egoera oso berezi batean eman dira. Azken hilabeteetan demokraziaren oinarrien atzerakada itzela eman da. Batetik, eta urte gehiegitik hona, herri honen defendatzaile omen den ETA erakundeak biolentzia erabiliz, funtsezko giza eskubideen aurka ekiten dio, sufrimendua eta samina barreiatuz. Bestalde, eta biolentzia hori aitzakiatzat...
Heldu da garaia
Martin Aranburu – Eusko legebiltzarkidea Gutxi dira gure herrian bizi dugun egoera politikoagatik arduraturik ez dauden herritarrak, asko edo gutxi, guztiei eragiten baitigu gatazka honek. Interes politiko gutxiko herritarrak ere larritasun izpiren bat izan dute PPko arduragabe arduradunek autonomia arriskuan dagoela zabaldu dutenean. Eusko Legebiltzarreko Mahaiaren hiru kide fiskalaren kereilapean, Legebiltzarreko batzorde-buruak...




