Barne-karguak berritzeko lege eta estatutu betebeharra betez, alderdiari beharrezko egonkortasuna eta gobernagarritasuna emateko, alderdairen aurka afiliatu batzuek sustatutako prozesu judizialek behartutako zuzendaritzaren iragankortasun-egoera ikusita, eta estatutu-egoitzaren aldaketa dela eta (kongresuak soilik egin dezake aldaketa hori, dagokion ponentzian onartuz), Eusko Alkartasunaren Batzar Nazionalak irailaren 21ean onartu zuen ezohiko Biltzar Nazionala deitzea.

XIV. ezohiko Biltzar Nazionala azaroaren 19 eta 20ean izango da Kongresu eta Musikaren Euskalduna Jauregian (Bilbo).

Urriaren 6ra arte, afiliatu bakoitzak erroldan sartuta dagoela egiaztatu ahal izango du, eta, hala badagokio, erreklamazio-idazki bat aurkeztu ahal izango du. Idazki hori pertsonalki bidaliko du, NANaren fotokopiarekin batera, kongresua@euskoalkartasuna.eus helbide elektronikora.

 

Biltzar Nazionalaren dokumentazioa

21/09/2022 Ezohiko Batzar Nazionalaren deialdia

Biltzar Nazionalaren deialdiaren azalpen memoria

Jakinarazpena tokiko koordinatzailei

Jakinarazpena afiliatuei

Estatutu Txostena

Txosten Politikoa

Emendakinak egiteko inprimakia

Konpromisario izateko onarpena

Tokiko Batzarreko akta eredua

Tokiko Batzarren Deialdiak

Biltzar Nazionalaren ordutegia eta oharrak

Biltzar Nazionaleko mahairako hautagaitza