Patxi Martínez de Albeniz, EH Bilduko batzarkidea eta EAko kideak Arabako Diputazioa toki erakundeen finantziazioaren erreforma luzatzen ari dela aurpegiratu dio Garapen Ekonomiko eta Lurralde Orekako foru diputatuari.

Batzarkideak esan duenez gehiegizkoa izan da Pilar García de Salazarrek zuzentzen duen Sailak Toki Erakundeen finantziazioari buruzko ponentziak agindutako dokumentua egiteko hartu duen denbora, “egoeraren deskripzioa egiten duen txostena da, eta Finantzen Euskal Kontseiluari eta Ekarpenen Legeari erreferentzia egiten dio”. Horren emaitza kritikatu du Martínez de Albenizek: “bi urte daramatzagu Toki Erakundeen Legearen zain eta linboan jarraitzen du”. Horrela, jendarteari funtsezko zerbitzuak ematen dioten Toki Erakundeen finantziazioak eguneratu gabe darrai, “Foru Gobernuak ezer ez egiteko eragileren bat aurkitzen duelako beti”.