Eusko Alkartasunak Alfredo Perez Rubalcaba Barne ministroaren agerraldia eskatu dute Kongresuan. Igor Portu ustezko etakidea erietxera eraman zuteneko gorabehera guztiak azaltzeko, eta argitzeko da EAk eskatu duen agerraldia. Agerraldi eskaera
ostiralean aztertuko du Kongresuko Diputazio Iraunkorrak.

Igor Porturen atxiloketari eta ospitalizazioari buruzko azalpen guztiak argi eta garbi ematea eskatu dio Rubalcabari.eta galdera sorta bat prestatu du. Atxiloketen eta ospitalizazioaren ordu zehatzak eskatzen dira, edota noiz eman zitzaion epaileari gertatutakoen berri, besteak beste. Atxilotuak indarrez hartzen diren kasuetan zein protokolo erabiltzen den ere galdetu dute bi alderdiek, Rubalcabak aipatutako araudiari erreferentzia eginez.

Indarraren erabilera zehazki noiz gertatu zen ere galdetzen dute. Lau guardia zibilekin izan zen borroka, bertsio ofizialaren arabera, eta EAk galdetzen du ea Lesakako etxea miatzera ere lau policía horiekin joan zen Portu, edota ospitalean ere lau polizia horiek zaintzen duten atxilotua. Portu zein ordutan hasi zen kexuka argitu dezan nahi dute.

Jatorria: Begoña Lasagabaster