Europako Parlamentuak ´Memoria Historiko´ari buruzko mintegiari harrera emango dio Mikel Irujo EAko eurodiputatuak ´Nafarroako fusilatuen ahaideen elkartea´ ekarri du Bruselara arte, Europa mailan sare handi bat eraikitzeko asmoz.

Elkarte nafarra Parmentuak Bruselan duen egoitzan bilduko da Europan zehar jarduera berdintsuak egiten dituzten beste hainbat erakundeekin. Bertan, konferentzia bat antolatu da egun berean, zeinean Josu Txueka EHUko irakasleak, Arantzazu Amezaga historialariak eta Johan Block VLERNIKA (Vlanderen eta Gernika arteko nahasketa) proiektuko zuzendariak hitz egingo duten.

Bestalde, mahai-inguru bat antolatu da, Europako memoria historikoa lantzen duten hainbat elkarte eta erakunderekin. Mahai-inguruaren zioa da elkarteak elkar ezagutzea, euren lanak, proiektuak eta ikerketak parekatzea. Baina agian beste proiektu komun bat atera daiteke batzar honetatik; Europa mailako informazio sare bat antolatzea, hain zuzen.

Jatorria: Mikel Irujo