Aurrekoetan bezala Eusko Alkartasuna bere programarekin aurkeztuko da udal-hauteskundeetan Lemoan. Aurrekoetan bezala Eusko Alkartasuna bere programarekin aurkeztuko da udal-hauteskundeetan Lemoan.

Euskal Herriko herri batzuetan eta Batzar Nagusi guztietan Eusko Alkartasuna PNVrekin koalizioan aurkeztuko da, baina udal askotan (Arratia osoan) eta Lemoan, hain zuzen ere, ez zaigu egokia iruditu hauteskundeetarako eskaintza murriztea, beste batzuk ari dira eta horretan saiatzen beste bitarteko batzuez baliatuz.

Azken 4 urteotan, nahiz eta oposizioan egon, helburu garrantzitsu asko lortu ditugu, aurreko hauteskundeetan adierazi genituen helburuak, hain zuzen ere. Helburu horien artetik ingurumenaren alderdia nabarmenduko genuke, hori baita Lemoako bizilagunentzat arazorik kezkagarriena.

Oso harro esan dezakegu proposatu genituen 10 jarduketetatik ia denak bete ditugula eta, beraz, gaur Lemoa orain 4 urte baino garbiago dago.

Baina ingurumenaren arloan, nahiz gainerakoetan, asko dira hobetu beharreko gaiak, Lemoaztarron Bizi Kalitatea hobetzeko, eta Eusko Alkartasunak proposatzen dizun programa helburu hori lortzeko pentsatua dago.

Hauteskunde hauetan udal-ordezkariez gain Batzar Nagusietakoak ere aukeratuko ditugu. Batzar Nagusietara PNV/EA koalizioan goazenez zure botoa koaliziorako eskatzen dizugu. Udalerako baina, zure botoa Koldo Arrese Garcia buru duen Eusko Alkartasunako kandidaturari ematea eskatzen dizugu, Lemoa hobetzeko programarekin jarraitu ahal izateko.

Berriz ere zuen laguntza izango dugulakoan,

Agur bero bat

Koldo Arrese Garcia

Jatorria: Eusko Alkartasuna