Aldi berean, duela aste bi Zapaterorekin izan zuen batzarraren ondoren, sozialisten burua PPren kritiken beldur dela uste du EAren Diputatuen Kongresuko ordezkariak.
Begoña Lasagabaster, Diputatuen Kongresuko EAren bozeramaileak uste du Alderdi Sozialistaren baitan badela hausnarketa bat terrorismoari aurre egiteko hitzarmenaren inguruan. Hain zuzen ere, askok ez dute begi onez ikusten euskal abertzaletasuna areriotzat izatea. Dena den, Lasagabasterrek esan du PSOE, PPren kritiken beldur dela.

Ez omen da erraza izango Lasagabasterren aburuz PSOEk hitzarmen horri ´buelta ematea´, ez hitzarmen horri ezta alderdien aurkako legeari ere.

Beste alde batetik EAk Europako Konstituzioari ezetza emango diola berretsi du Lasagabasterrek. Azaldu duenez Konstituzio horrek ez du herri eta nazio hitzek duten esanahia errespetatzen.
Jatorria: Begoña Lasagabaster