Hauteskunde Batzorde Nagusiak hartutako erabaki “baldarra”-k, Botere Judizialaren aurrean Exekutibo Zentralak duen eragina salatu du Larreinak.
EAko Idazkari Orokorra eta Parlamentuko bozeramailea, Rafa Larreinak, Hauteskunde Batzorde Nagusiaren “Gerra ez”-eko kartelak hauteslekuetan eta haien inguruetan debekatzearen erabakia kritikatu du. Larreinak ez du ulertzen lelo bakezalearen zentsura, “ETA ez”-eko kartelak kentzearena ulertuko ez lukeen bezala.

Larreinaren esanetan, erakunde honen erabaki baldar honek, botereen banaketa ez dela existitzen agerian uzten duen froga berri bat besterik ez da. “Exekutiboaren eragina Botere Judizialean gero eta nabariagoa da, demokraziaren oinarriak erasotuz” aipatu zuen Larreinak.

Bere iritziz, Euskal Herriko instituzio guztietan “ETA ez”-eko kartel guztiak kentzeko esan izan balute bezalako ekintza izan da. Erabakia, bakezale guztientzat ulergaitza izan da, era berean ulertezina delako lelo bakezale bat debekatzea, bakezalea, biolentziaren desagerpena besterik ez duelako bilatzen.

Zentzu honetan, gauzak horrela izan balira, erabat lekuz kanpoko erabakia eta logikarik gabekoa izango zen. “Erabaki hauen azalpena Aznarren Gobernuaren eragin zuzenarekin soilik uler daiteke, iada ohituta dagoelako Justiziarekin erlazionaturiko hainbat gaietan sartzeko.

Jatorria: Rafael Larreina