Bizkaiko Batzar Nagusietan EAko bozeramaile den Joseba Gezuragak ahalegin berezi bat egin dezala eta krisi ekonomikoak jota dauden familiek eskatutako laguntza ekonomikoak bideratzeko izapideak azkar ditzala eskatu dio Foru Aldundiari.

Era honetan, EAko agintariak Gizarte Bazterkeriaren aurkako Zerbitzuan aritzen diren gizarte-langileen eskakizunen alde egin du; langile horiek kalitatezko zerbitzu publikoen beharra aldarrikatzen dute, Bizkaiko familiei berehalako erantzuna emango dietenak, hain zuzen ere.

Gezuragaren esanetan, “ez da ulergarria egungo egoera honetan Aldundiak bere lan-taldea indartu ez izana, diru-laguntzen eskakizunak tramitatzeko. Euskadik gizarte-politikei dagokienez abangoardian egon behar du, eta Aldundiak ederki daki integrazioa eskubide bat dela”.

Jatorria: Eusko Alkartasuna