Unai Ziarreta EAko presidenteak Arrasaten zentsura mozioa babestea planteatuko duela agertu du, jarrera hori beste udalerri batzuetara hedatzea, ordea, baztertu egin du. Horrez gain, EAJri zuzendu zaio gizarteak iritzi “aldaketa zakarrak eta batetik bestera ibiltzea” ulertzen ez dituela agertzeko.

Eusko Alkartasunako liderrak ETBko El Punto saioan egin dioten elkarrizketan esan duenez, bere alderdiak “argi dauka zein den bere jarrera eta ez du beste alderdi batzuen esku uzten udalerriko eta giza eskubideen defentsa erradikalari dagokion gestioaren estrategiaren diseinua”, EAJ, kasu zehatz honetan, bere estrategia beste alderdi batzuen esku uzten ari dela gehituta.

Bestalde, lehendakariaren ‘bide orria’ Euskadiko “lantegietan, enparantzetan eta kaleetan” “gizarteratzearen” aldeko apustua egin du Ziarretak. Horrez gain, haren ustez, “ez da onargarria” erabakitzeko eskubidea barneratzen ez duen eta Nafarroak EAErekin bat egiteko “aukera ixten duen” Estatutuaren erreforma.

“Eusko Legebiltzarrean, politika orokorreko bilkuran iazko irailean Eusko Jaurlaritza osatzen dugun hiru alderdiok hartutako konpromiso irmoa da hori. Bizirik dagoen proposamena da, gaur egun mahai gainean daukagun proposamen zehatz bakarra eta gure ustez, behar bada, gizarteratzea falta izan zaigu, daukan garrantzia emateko gai honi buruzko eztabaida falta izan da”, esan du.

Horren harira, ez du zalantzarik azaldu eta haren ustez, EAJ eta EB ere “irmo mantenduko dira eta hartutako konpromiso horiek aurrera eramango dituzte”. “Orain Estatutua erreformatzeari buruz mintzatzen ari dira. Gure ustez, Estatutuaren erreforma hori konponbide bidean sartzen ez bada, hau da, Euskal Herria zazpi herrialdek osatzen duten herri bat dela, eskubideak dituela eta bere etorkizuna erabakitzeko eskubidea duela onartzen ez bada eta gai horri eusten ez bazaio” etorkizunean ere gatazka bera sortuko litzatekeela uste dutela esan du.
Jatorria: Unai Ziarreta