Gorka Knörr Eusko Alkartasunako (EA) idazkari
nagusiak ziurtatu du gaur bere alderdiak Batasunarekin hitz egiten jarraituko
duela. Hala ere, akordiorik ez dutela lortuko nabarmendu du, Batasunak indarkeriaren
aurrean duen jarrera aldatzen ez duen bitartean.
EAko buruzagia prest agertu da Batasunak bere
bake proposamena aurkezteko alderdi politikoekin egin nahi duen bileretan parte
hartzeko.
Zentzu honetan, Knörrek adierazi du koalizioaren
gonbidapena jasotzeko zain daudela, eta hitz egiteko prest daudela nabarmendu
du, ‘guztiokin hitz egin behar dela pentsatzen dugulako’. Halaber,
ziurtatu du hilabete asko daramatzatela Batasunarekin harremanetan.
‘Hilabete asko daramatzagu Batasunarekin
hitz egiten, indarkeriarekiko duen jarrera aldatu eta Lizarran sinatu zuen akordioak
errespetatzen ez dituzten bitartean akordiorik lortuko ez dugula oso ongi dakiten
arren’, esan du.
Horrez gain, pozik agertu da Gorka Landaburu
kazetaria bezalako biktimak indarkeriari bukaera emateko ETArekin ere hitz egiteko
prest agertu direlako.
Jatorria: Eusko Alkartasuna