Justizia, Lan eta Gizarte Segurantza sailburua izan da, gaur goizean, Aizan elkarte psikosozialak antolatutako “genero biolentziaren III. jardunaldiak” hasteko ekitaldian.

Joseba Azkarragak genero-biolentziaren oinarria emakumeek gizartean duten desberdintasun-egoera dela nabarmendu du. Zehazkiago, sailburuak honako hau adierazi du” familiaren barruan sexu eta genero sistemaren arabera rolei eustea, mendekotasun ekonomikoa, emakumezkoen eta gizonezkoen arteko botere-harreman asimetrikoak dira, azken buruan, emakumeen kontrako erasoen azpian dauden kasua sakonak”.

Azkarragaren iritziz, biolentzia-mota horri aurre egiteko beharrezkoa da emakumezkoen eta gizonezkoen arteko aukera-berdintasunaren alde lan egitea. Lan-ildo horretakoak dira, hain zuzen, familia eta lana bateragarriak egiteko Justizia, Lan eta Gizarte Segurantza Sailak egindako “familiei laguntzeko I. planean jasotako erabakiak. “Urtero gero eta pertsona gehiagok eskatzen ditu laguntza horiek, eta horien artean gero eta gizon gehiagok”.

“Dena den, emakumeen portzentajea gizonena baino askoz handiagoa da“, onartu du Azkarragak. Haren arabera, azken horiek, 2004an, diru-laguntza horiek hartu dituzten pertsonen ehuneko 5 dira. Horri dagokionez, sailburuak aipatu duenez, familiei laguntzeko hurrengo planak, 2006an indarrean hasiko denak, erabaki horiek zabaltzea aurreikusten du, eta “aitek eta amek seme-alabak zaintzeko lanak berdintasunean banatzea lortzen ahaleginduko da”.

EAEn, urriaren 30a arte, etxeko biolentziaren kontrako epaitegietan 1.211 auzi sartu ziren. Zehazkiago, 357 Bilbokoan, 207 Gasteizkoan, 187 Donostiakoan, 160 Barakaldokoan eta beste 300 gainerako barruti judizialetan. “Erreferentzi gisa esan behar dut Euskadin, 2005eko lehenengo sei hilabetetan, 1.959 salaketa aurkeztu direla, batez beste, 11 eguneko; 919 babesteko agindu eman dira, batez beste, 5,1 eguneko, eta, ahaleginez ahalegin, aurten, momentuz, 4 emakume erail dituzte”.

Sailburuak aipatu duenez, “Justizia, Lan eta Gizarte Segurantza Sailburuak berriro eskatu dio Justizia Ministerioari, beste epaitegi berezi gehiago, Barakaldon eta Bilbon sortzeko, eta orain arte ez da aldeko erantzunik jaso”.

Jatorria: Joseba Azkarraga